Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zumaiako itsaslabarra Paleozenoa aztertzeko lekurik egokiena

Dokumentuaren akzioak

Zumaiako itsaslabarra Paleozenoa aztertzeko lekurik egokiena

2007/06/21 - Unibertsitatea.net
Paleozenoa aztertzeko mundu mailako erreferentzia izango da Zumaiako Itzurun hondartza. Euskal Herrian ez dago honelako beste izendapenik.

Zumaian egin den Workshop Paleonece 2007 kongresuan nazioarteko 30 geologok parte hartu dute. Eskuartean Paleozenoa aztertzeko leku estrategiko bi zituzten (Zumaiako Itzurun hondartza eta Egiptoko Niloko bailaran dauden azalera batzuk) eta hauetaz aritu dira kongresuak iraun duen bi egunetan.

Adituek azkenean, Paleozenoa aztertzeko lekurik aproposena Zumaiako itsaslabarra dela erabaki dute eta Paleozenoa aztertzeko nazioarteko estratipo izendapena eman diote.

Paleozenoa gutxi gora-behera duela bederatzi milio urte kokatzen den aroa da eta estratipo izendapena, garai jakin bateko ezaugarriak aztertzeko leku estrategikoei ematen zaie. Euskal Herrian lehena izango da Zumaiakoa.