Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Hitzaditza 2007: diktaketa euskaraz" Baionan

Dokumentuaren akzioak

"Hitzaditza 2007: diktaketa euskaraz" Baionan

2007/04/18 - Unibertsitatea.net
Iazko edizio arrakastatsuaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak euskarazko diktaketa berriz antolatuko dute maiatzaren 5ean, Baionan.
EKEk eta AEKk maiatzaren 5erako antolatu dute Hitzaditza 2007. Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea.

Hitzaditzarako prestatuko diren testuak, sorkuntza testuak izango dira eta Iparraldeko bi idazlek idatziko dituzte: 380 hitzetakoa helduentzat eta 280-300 artekoa 12-15 urte bitarteko gaztetxoentzat. Diktaketak 30-40 minutu iraungo du.

Sarien banaketa eguerdi aldera izango da eta maila bakoitzeko bost onenak izango dira sarituak.

Izen ematea irekita dago oraindik. Gainera frogan trebatzeko Hasier Etxeberria, Itziar Madina, Daniel Landart eta Idurre Eskisabel idazleen testu zatiak erabili ditzakezu.