2022/01/11 - Unibertsitatea.net
    
 
                             
                                 
                                 
            
                
                   Jakintza esparru desberdinetako 25 ahots, guztiak Txiotesia lehiaketako parte hartzaileak.
                
            
            
        
                             
                             
                                 
      
        
        
          
            
              
            
            
           
          
          
            25 dira 2021ean elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteak. #txiotesia lehiaketako parte hartzaileak dira guztiek eta elkarrziketekin beraien ikerketetan gehiago sakondu nahi izan dugu.
25 ahots berri ezagutu ditugu, jakintza esparru desberdinetako 25 ikerlerro. Eskerrik asko guztioi!!
- Iranzu Laura Guede: "Gizakien hezur eta hortzetan dugun konposizioarekin, hauen jatorri geografikoa lortu dezakegu"
 
- Maialen Sebastian de la Cruz: "Endoskopia egitea ekiditeko metodo ez-inbaditzaile bat garatu nahi dugu"
 
- Onintza Etxebeste Liras: "Baserriarena paradoxa da; balio komunen erreprodukzioa da, baina baita aldatzen doan organismo bizia ere"
 
- Aitor Cevidanes Miranda: "Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan dezakete"
 
- Alazne Irigoien Domínguez: "Genero estereotipo asko sexu-eraso eta genero indarkeriaren inguruan dauden ebazpenetan agertzen dira"
 
- Ana Novoa: "Gizarte guztiek dituzte hilekoari buruzko aurreiritziak, sineskeriak eta honi lotutako ohiturak"
 
- Oihane Mendizabal Sandonís: "Pirinioen mendebaldeko lurraldearen erromatarkuntza prozesua oso azalekoa zela uste zen duela hamarkada batzuk arte"
 
- Aimar Santos Garcia: "Osasun krisiak hirietako mugikortasunaren gabeziak eta honekiko dependentzia azaleratu ditu"
 
- Maite Luengo Aguirre: "Euskal testuinguruan, gero eta gehiago mintzatzen ari gara emakumeen gorputz-esperientzien inguruan"
 
- Iera Hernández Unzueta: "Ocoxin konposatu naturala kimioterapia indartzeko erabilgarria izan daitekeela erakutsi dute lortutako emaitzek"
 
- Martin Ladrón de Guevara: "Hiperluzaturiko arroen ikerketa pil-pilean dagoen gaia da; kontinenteen apurketa ulertzeko modu berritzaile bat aurkezten du"
 
-     Joanes Lameirinhas: "Adinekoen hauskortasun egoeran faktore psikologikoek eta sozialek izan dezaketen eragina aldarrikatu da azken hamarkadan" 
 
- Alaine Garmendia: "Inplikazio Altuko Lan Sistemen oinarria, antolakuntzaren maila ezberdinetan langileen partehartzea sustatzea eta ziurtatzea da"
 
- Ainize Odriozola: "Espermatozoideetan akats kromosomikoak dituzten gizonezkoentzako lehen baliabide terapeutikoa sortu nahi dugu"
 
- Aitziber Elejalde: "Neologismoak hizkuntzan egunero sortzen diren hitz berriak dira, batzuk espontaneoki sortzen dira eta beste batzuk planifikatuta"
 
-  Ander Reizabal: "Gure helburua zetaren multifuntzionaltasuna frogatzea izan da beti"
 
- Oxel Azkarate: "Pertsona Kooperatiboaz ari garenean ikasleen edo pertsonen izateari buruz ari gara, besteekin elkarkidetzan jardun eta harreman positiboak eraikitzeari buruz"
 
-     Ioar de Guzman: "Kutsaduraren eragina ur erauzketarena baino handiagoa da gure erreketan" 
 
- Uxue Sanchez: "Iberiar Penintsulako Erdi Aro osteko eta Aro Modernoko zeramika ekoizpen zentro garrantzitsuenak ikertu nahi ditugu"
 
- Yurena Polo: "Nerbio ehunak birsortzeko itxaropena dago, baina errealitate bihurtzeko oraindik urteak beharko ditugu"
 
- Maria Dosil: "Indarkeria emozionala da lehenengo maitasun erlazioetan ematen den indarkeria mota ohikoena"
 
- Julen Astigarraga: "Birsortzen ari diren basoen hazkuntzak azkarragoak dira baina klima aldaketaren eraginen aurrean zaurgarriagoak izan daitezke"
 
- Lucía Gandarias: "Bakterio magnetotaktikoen aplikazioak aztertzen ditugu, minbiziaren aurkako terapiekin erlazionatutakoak batez ere"
 
- Manu Araolaza: "Epigenetikaren azpian dauden mekanismoak aztertzea, ezagutzea eta hobeto ulertzea da gure helburu nagusia"
 
-     Jon Zabala: "Erritu kolektiboak pertsonen osasun psikologikoan positiboki eragiten duten fenomeno garrantzitsuak dira" 
 
 
2022an ere euskal ikertzaile gazteei izen-abizenak jartzen eta beraien ikerketak plazaratzen jarraituko dugu.
Orain arteko elkarrizketak ikusgai dituzu hemen: Elkarrizketak.