Ziztu bizian
Mozoloa urteko hegaztia izendatu du SEO/Birdlife-k
Iaz Putre beltza izan zen urteko hegaztia eta aurten mozoloa izendatu dute. 1988tik egiten du SEO/Birdlifek urteko hegaztiaren izendapena.
UPV/EHUn %40an igo da doktore-tesien ekoizpena azken hamarkadan
UPV/EHUn 316 doktore-tesi aurkeztu dira 2010ean, 23 euskaraz defendatu dira.
Unibertsitatea.net itxuraldatu dugu
2006an Unibertsitatea.net ataria plazaratu zeneko portada egokitu egin dugu. Gainera, Zer, non ikasi titulazioen bilatzailea berritzen gabiltza eta sare sozialetara ere laster egingo dugu jauzi.
Harold Kroto Nobel saria, Javier Tejada eta Eduard Punset etorkizuneko nanoteknologiaren inguruan arituko dira Iruñean
Jardunaldia martxoaren 10ean ospatuko da Baluarten. Hizketaldiaren parte bat Eduard Punsetek gidaritzen duen Redes TVEko saiorako jasoko dute.
Nafarroako ikasleek ekaina hasieran egingo dute unibertsitatera sartzeko proba
Iaz estreinatutako unibertsitatera sartzeko proba berria ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Nafarroan egingo duten ikasleek.
"Urdaibai Bird Centre" hegaztien behatokia gaur inauguratu dute
Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatuko duen behatokian hegaztiak ikusteko eta hauen gaineko ikerlanetan parte hartzeko aukera izango du bisitariak.
Desagertutako Unamunoren bilduma bat aurkitu dute Salamankako Unibertsitatean
Eskuz margotutako 41 irudi eta 100 argazkitik gora dira Salamankako Unibertsitatean aurkitu dituztenak.
Bonaparte Ondarearen webgunea sortu dute euskarazko testuen hizkuntza analisirako
Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak sortu du http://bonaparte.deusto.es webgunea.
Antzinako medikuntzako liburuak on line kontsultatzeko aukera sortu du National Library of Medicine-k
Medikuntzaren historiako liburu aitzindarietako batzuk orriz-orri kontsultatzeko aukera ematen du "Turning The Pages Online" guneak.
Mondragon Unibertsitateak ikasketa amaierako euskarazko proiektu onena sarituko du
2.000€ko saria eskuratuko du karrera amaierako euskarazko proiekturik onenak.
Hitzaditza 2011 diktaketa Baionan egingo da apirilaren 2an
Bernat Etxepare lizeoko gazteek egin dituzte parte hartuko duten gazteei proposatutako testuetako batzuk.
Egile eskubideak aztertuko dituzte HUHEZIn
Komunikaldien 6. edizioan parte hartzeko martxoaren 21a aurretik gauzatu behar da izen ematea.
Iñaki Ugarteburu Sariketan euskarazko wikipedian sortzen diren artikulurik onenak sarituko dira
Artikuluak maiatzaren 6a aurretik aurkeztu behar dira. Lehiaketako lehenengo saria urte beterako Internet konexioa duen iPhone bat izango da, eta bigarrena iPad bat.
Informatikari Euskaldunen Bilkurako egitaraua prest dago
Maiatzaren 12an ospatuko da aurtengo IEB eta Gizarte sareak izango dira gai nagusia.
Juan San Martin bekaren aurtengo ikerketa-esparrua mendizaletasuna izango da
Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa da eta saria 9.000€koa.
Uraren mundu mailako eguna ospatzen da bihar
Hirietako uraren kudeaketaren gaineko hausnarketa egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira martxoaren 22an, Uraren mundu mailako egunean.
Nafarroako Unibertsitateak ikerketarako hiru zentro berri eraikiko ditu
Zentroak martxan jartzearekin 400 lanpostutik gora sortzea aurreikusten da.
NASAk Antartikan probatu du Martera bidaiatzeko jantzia
Jantzi espaziala 350 material baino gehiago erabilita osatu dute eta 100.000 dolar inguruko balioa du.
Deustuko Unibertsitateko Sugaar ikasleen euskal kultur mintegiak euskara sustatzeko eguna antolatu du
Martxoaren 31an antolatutako ekitaldian unibertsitatean euskara eta euskal kultura bultzatzea da ikasle taldearen helburua.
Bizkarrezurreko ebakuntzak planifikatzeko softwarea sortu dute Tecnuneko irakasleek
Tecnuneko irakasleek sortutako 3D erreminta torlojuarekin kaltetutako orno bat finkatu behar denerako da baliagarria.
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek Kapuko aldizkaria sortu dute
Aldizkariarekin ikasketetan jasotzen ari diren jakintza teorikoa praktikara eraman nahi dute ikasleek.
Malofiej Infografia Lehiaketan "National Geographic Magazine"-k eta "NYTimes.com"-ek irabazi dute
Sariketa Nafarroako Unibertsitatean ospatzen da eta bertara 29 herrialdetako 151 hedabideren 1.356 lan aurkeztu dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere itzulpenen datu-basea Creative Commons lizentziapean jarri du
28.000 dokumentu inguruk eta 520.000 bat itzulpen segmentu edo esaldik osatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren datu-basea.
UPV/EHUko Euskara Institutuak sortutako Sareko Euskal Gramatika sarean kontsultatzeko moduan dago
Zine Jardunaldi kulturanitza antolatu dute UPV/EHUren Gasteizko campusean
Apirilaren 4tik 7ra bitartean ospatuko da jardunaldia Gasteizko Letren Fakultatean. Bertan herrialde desberdinetako filmak eta janaria batuko dituzte.
Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko sortu zituzten sariak eta bi urterik behin antolatzen dira.
Iruñeako kaleetako eskulturak bisitatzeko ibilbideak sarean
Iruñeako Udalak hiriko kale eskulturak bisitatzeko 17 ibilbide prestatu ditu Interneten obren gaineko informazio baliagarriarekin.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute Euskaltzaindia omentzeko dokumentala Korrikarentzat
Ekaitz Herrera, Alex Silva eta Iker Ugalde Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek izan dute Euskaltzaindia omentzeko dokumentala egiteko ardura.
"Eraikuntzako Ingeniaritza" titulua baliogabetu du Auzitegi Gorenak
Aldaketarik balego ez omen luke eraginik izango ikasketa planetan ezta konpetentzia profesionaletan.
Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Antena3 kateko etorkizuneko albistegietarako ideiak landuko dituzte
Maiatzean ekingo diote Komunikazio Fakultateko ikasleek lanari eta ekimenaren helburua da albistegietarako ideia eta metodo berriak diseinatzea.
Izozkien zotzekin egindako zubi-maketa lehiaketa UPV/EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan
Daniel Lopez irabazleak 6.000 zotz inguru erabili ditu zubi-maketa egiteko eta 250 ordutako lana eskatu dio. Aurreko edizioetako markak hautsi ditu bere ingeniaritza lanak 702 kilotako zama jasan duelako.
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek beraien lanak erakusteko ate irekien saioa egingo dute
Ikertzaileek beraien lanak eta proiektuak erakusteko ate irekien eguna da eta 314 bat bilduko dira.
Maiatzaren 11n jakingo da nor den UPNA/NUPeko errektore berria
Hautagaiak gaur egungo errektorea den Julio Lafuente (Aljebra Saileko Katedraduna) eta Rafael Lara (Merkataritza-Zuzenbideko Saileko Katedraduna) dira.
I. Unibertsitate arteko Eztabaida Txapelketa antolatu dute AHTaren inguruan
Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle taldeei zera galdetuko zaie: "Soluzio egokia izan al da AHTa EAEko garraio arazoentzat?".
Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioa apirilaren 25ean ospatuko da
Euskal Herriko 150 idazletik gora bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.
Gailu mugikorren teknologia ardatz hartuta Open Space-a antolatu dute Deustuko Unibertsitatean
Maiatzaren 7an ospatuko da Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean goizeko 09.00-19.00ra. Twitter bidez jarraitzeko aukera egongo da : @agileNorte
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zimenaren 35. edizioa gaur hasiko da
Nazioarteko 23 lan aurkeztuko dira zikloan, beraien artean "The cove" lan amerikarra eta "Oceános" frantziarra.
Zeinu hizkuntza musikan
Ainhoa Moiua ezaguna egin da Zea Mays-en azken bideoan. MUtelebistan elkarrizketa egin diote eta bideoaren nondik norakoak kontatu ditu.
"Matematika eguneroko bizimoduan" hitzaldi-zikloa
Hitzaldi-zikloaren 8. edizioa da eta Bilboko Bidebarrieta Kaleko Liburutegian ospatuko da maiatzean.
Nafarroako Unibertsitateko Komunikazioko ikasleek praktikak euskara hutsean egiteko aukera izango dute
Euskarabideak eta Nafarroako Unibertsitateak Komunikazio Fakultateko ikasleak euskaraz formatzeko hitzarmena sinatu dute.
Mañariako kobazulo batean k.a. 28.000-18.000 urte arteko grabatuak aurkitu dituzte
Aurkitutako motibo grafikoak Santimamiñeko kobetakoak baino lehenagokoak dira eta besteak beste ikusi daitezke zenbait zaldi, esku bat eta horizontalean egindako marra pareak.
UPV/EHUko Medikuntzako ikasleek praktika duinak eskatzen dituzte
Ikasleek salatu dute karreratik formazio teoriko oso onarekin irten daitezkeela baina auskultatzen, tentsioa hartzen, historia klinikoak idazten... jakin gabe.
Azterketetarako azken orduan ikastea eraginkorragoa omen da zientzialari batzuen ikerketaren arabera
Estresaren hormonek neuronen barruan geneak aldatu egiten omen dituzte eta honek ikasteko gaitasuna handitzen omen du.
Huhezinemaren 4. edizioan Nacho Vigalondo egongo da
Dokumentalen eta film laburren Huhezinema jaialdia Huheziko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle talde batek antolatzen du. Aurten maiatzaren 11an eta 12an ospatuko da.
UPNA/NUPeko gradu berrietako ikasleen %20ak irakasgaien bat euskaraz ikasten du
UPNA/NUPek unibertsitateak euskararekin duen harremana erakusten dituen datu batzuk argitaratu ditu. Unibertsitatearen asmoa omen da ikasleen behar soziolinguistikoetara urtero-urtero urreratzea.
Kazetaritzako ikasle frantziarrak eta euskaldunak Bilboren kultur izaera jorratzen ari dira asteon
Hezkuntza praktikoan, sorkuntzan eta talde lanean oinarritutako ekimen honen 2. edizioa da aurtengoa. Iaz, Berlinen bildu ziren ikasleak.
Fiteron erditzerako orduan hil zen XV. mendeko emakume baten hezurrak aurkitu dituzte
Hezurrek argi erakusten dute umea zeharka zetorrela eta horrek erditzea bideraezina egin zuela.
UPV/EHUk Unibertsitateko Albaitaritza Ospitalea izango du
UPV/EHUren asmoa da Ospitalea eraiki ostean Albaitaritza ikasketak Gasteizen eskaintzea.
Mondragon Unibertsitateko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa ospatu da
Aurtengo edizioan Goi Eskola Politeknikoko 120 ikasle eta langile inguruk parte hartu dute. Alegia, 3/5 kide arteko 30 taldek.
Zaintza partekatuaz arituko dira Dibortzioari eta Banaketari Buruzko I. Nazioarteko Kongresuan
Gaia ikuspuntu anitzetatik lantzea da asmoa: juridikoa, psikologikoa, bitartekaritzarena... Honez gain, gaiaren gaineko Portugaleko eta Frantziako esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da.
Arrautzek ez dute arazo kardiobaskularrik eragiten
Azterketarako 14.185 boluntario osasuntsuren dieta, bizi estiloa eta urteotako gaixotasunak ikertu ditu Nafarroako Unibertsitateko ikerlari talde batek.
Wikipediak "Gizon-emakume Guztien Ondare Digitala" izendapena lortu nahi du
Hautagaitza babesteko eskatu diete Internautei eta aldeko sinadurak jasotzeko gunea prestatu dute. Oraingoz 2.400 inguru jaso dituzte.
Animalien begirune morala, etika ekologikoa... Etika eta Filosofia Politikoaren XVII. Astean
IMHk antolatu duen "Study Visit" topaketetara Europako 8 herrialdetako ordezkariak hurreratuko dira
UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko kimikako euskarazko azterketan akatsa egon zela onartu du
UPNA/NUPek eta UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko hautaproben behin-behineko emaitzak argitaratu dituzte
Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaproba euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute
565 ikaslek gaur hasi dute Nafarroan unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia
1.965 ikaslek gaur hasi dute UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia
Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia Iruñean
UEUK eta Geronimo de Ustariz Institutuak urriaren 8an Iruñean antolatu duten jardunaldian Nafarroako konkista militarra, konkista burutzeko Gaztelak erabilitako argudio juridikoak, arkeologia edo konkistaren inguruko historiografia jorratuko dira besteak beste.
Juan San Martin bekan izena emateko epea ireki da
Aurtengo deialdiak Mendizaletasuna izango du ikerketa-gai eta irabazleak 9.000€ko saria eskuratuko du.
UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak Leioako campusean ireki ditu ateak
UPV/EHUren Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leioako eraikin berrira aldatu dute. Proiektuak 24 milioi euroko kostua izan du.