Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dibulgazio Zientifikorako II. CPAN lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Dibulgazio Zientifikorako II. CPAN lehiaketa

2011/07/05 - Unibertsitatea.net

CPANek (Partikulen, Astropartikulen eta Nuklearren Fisikaren Zentro Nazionala) II. CPAN Dibulgaziorako Lehiaketa antolatu du.

Helburua da publiko orokorrari zein bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako dibulgazio materialen ekoizpena sustatzea. Horretarako 5 kategoriatan aurkeztu daitezke lanak: artikuluak, webguneak/blogak, bideoak, esperimentuak eta komunikabideetan argitaratutakoak.

Lanak irailaren 30a arte aurkeztu daitezke CPANen webgunean. Euskaraz ere aurkezteko aukera dago epaimahaiarentzako gaztelaniazko edo ingelesezko itzulpen bat aurkeztuta.