Dokumentuaren akzioak
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zimenaren 35. edizioa gaur hasiko da
2011/04/26 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko 23 lan aurkeztuko dira zikloan, beraien artean "The cove" lan amerikarra eta "Oceános" frantziarra.
Apirilaren 26tik 30era bitartean Donostiako Itsaspeko Zinemaren 35. edizioa ospatuko da.
23 dira zikloan aurkeztuko diren lanak eta antolatzaileek bi azpimarratzen dituzte: The Cove lan amerikarra (Oscar sarietan dokumental onenaren saria) eta Oceános film frantziarra (itsaspeko film garestiena).
Sarrera irekia eta doakoa da eta zikloko emanaldiak Donostiako Andia kaleko Kutxako Aretoan izango dira. Informazio gehiago Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa webgunean duzu.