Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iruñeako kaleetako eskulturak bisitatzeko ibilbideak sarean

Dokumentuaren akzioak

Iruñeako kaleetako eskulturak bisitatzeko ibilbideak sarean

2011/04/05 - Unibertsitatea.net
Iruñeako Udalak hiriko kale eskulturak bisitatzeko 17 ibilbide prestatu ditu Interneten obren gaineko informazio baliagarriarekin.

Iruñeako Udalak hirian dauden 67 artistaren 109 kaleko eskulturak ikusgai jarri ditu sarean http://esculturas.pamplona.es helbidean.

Eskulturak on line bisitatzeko 17 ibilbide prestatu ditu eta bertan hainbat informazio baliagarria eskaintzen da: obraren autorearen datuak, eskulturen ezaugarriak, erabilitako materialak, testuinguru historikoa...

Oraingoz gaztelerazko bertsioan dago soilik baina arduradunen esanetan euskarazko eta ingelesezko bertsioak garatzen ari dira aurki plazaratzeko.