Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zine Jardunaldi kulturanitza antolatu dute UPV/EHUren Gasteizko campusean

Dokumentuaren akzioak

Zine Jardunaldi kulturanitza antolatu dute UPV/EHUren Gasteizko campusean

2011/04/01 - Unibertsitatea.net
Apirilaren 4tik 7ra bitartean ospatuko da jardunaldia Gasteizko Letren Fakultatean. Bertan herrialde desberdinetako filmak eta janaria batuko dituzte.

UPV/EHUko Arabako campusean Zine Jardunaldi kulturanitza antolatu dute: "Mundu bat begirada anitz" lelopean.

Apirilaren 4tik 7ra bitartean ospatuko da Gasteizko Letren Fakultatean eta herrialde desberdinetako filmak eta janaria bateratuko dituzte.

Hona hemen egitaraua:

Apirilak 4, astelehena.

    • 16.30. Aurkezpena.
    • 17.00. Hitzaldia: Nire hizkuntza hitz egiten al duzu? Ikus-entzunezko itzulpenerako sarrera (Taniya Gupta).
    • 18.15. "De bares" filma (Galizia).
    • 20.00. Galiziako janarien dastatzea.

Apirilak 5, asteartea.

    • 10.00. "Wojna poisko-ruska" filma (Polonia).
    • 12.05. "12" filma (Errusia).
    • 14.45. Poloniako eta Errusiako janarien dastatzea.
    • 16.00. "Despedidas" filma (Japonia).
    • 18.20. "Ladri di biciclette" filma (Italia).
    • 20.00. Japoniako eta Italiako janarien dastatzea.

Apirilak 6, asteazkena:

    • 16.00. "Kirschblüten - Hanami" filma (Alemania).
    • 18.25. "Nuit noire" filma (Frantzia).
    • 20.00. Frantziako eta Alemaniako janarien dastatzea.

Apirilak 7, osteguna:

    • 10.30. "Un hombre en nuestra casa" filma (Arabia).
    • 16.00. "Ifigenia" filma (Grezia).
    • 18.20. "Forasters" filma (Katalunia).
    • 20.15. Arabiako, Greziako eta Kataluniako janarien dastatzea.

 

Sarrera doakoa da baina parte hartzeko izena mean behar da. Jarri kontaktuan marta.kopinska@ehu.es helbidean.