Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak "Eraikuntzaren Ingeniaritza" graduaren izena egokitu behar dela jakinarazi dio UPV/EHUri
Joan zen ikasturtean (2010/2011) Boloniak eragindako aldaketak zirela eta Arkitektura Teknikoa, Eraikuntzaren Ingeniaritza Gradua izatera pasatu zen. Iaz 70 bat ikaslek hasi zuten gradu berria eta aurtengo ikasturtean ere unibertsitatera sartuko diren ikasleek UPV/EHUren eskaintzaren artean dute aukeratzeko.
Hala ere, orain, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak UPV/EHUk Eraikuntzaren Ingeniaritza titulua izen horrekin ezin dezakeela eman jakinarazi du. Bere garaian Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen gradua baina gerora nahasmena sortu zen graduaren izenburuak titulazioari zegozkion atribuzio profesionalak ez zituelako ondo zehazten.
Erabakiak ez du ikasketa planean eragingo, hau da, gradua ofiziala da eta arkitekto tekniko kategoriari dagozkion atribuzio profesional guztiak izango ditu. Beraz, graduaren izena zehaztea da falta dena.
Kaltetuek egoera argitzeko eskatu diote Hezkuntza Ministerioari.