Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tximeletak identifikatzeko iniziazio tailerra

Dokumentuaren akzioak

Tximeletak identifikatzeko iniziazio tailerra

2011/07/07 - Unibertsitatea.net

Zerynthia Elkarteko adituek "Tximeleten ikerketa eta beraien populazioen jarraipenaren hastapeneko tailerra" antolatu dute Aranzadi Zientzia Elkartearen Bizkaiko Egoitzan (Leioa).

Ikastaroan besteak beste aztertuko diren gaiak izango dira Lepidopteroen ezaugarri orokorrak, familien identifikazioa eta espezie arrunten zehaztapena, populazioen jarraipenerako metodologia eta Euskal Herriko tximeleta adierazgarriak.

Uztailaren 30 eta 31an egingo da eta doako den arren aldez aurretik izena eman beharra dago zerynthia.org@gmail.com helbidean.

Informazio gehiago Tximeletan Ikerketa eta beraien populazioen jarraipenaren hastapeneko tailerra PDFan duzu.