Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Juan San Martin bekan izena emateko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin bekan izena emateko epea ireki da

2011/09/13 - Unibertsitatea.net
Aurtengo deialdiak Mendizaletasuna izango du ikerketa-gai eta irabazleak 9.000€ko saria eskuratuko du.

Euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko ikerketa-beka sortu zuen 2001ean Eibarko Udalak UEUren laguntzarekin.

Aurtengo deialdiak Mendizaletasuna izango du ikerketa-gai eta irabazleak 9.000€ko saria eskuratuko du.

Izena emateko epea urriaren 11ra arte dago irekita eta zehaztasun gehiago UEUren Juan San Martin beka gunean aurkituko duzu.