Dokumentuaren akzioak
Nafarroako Unibertsitateak ikerketarako hiru zentro berri eraikiko ditu
2011/03/22 - Unibertsitatea.net
Zentroak martxan jartzearekin 400 lanpostutik gora sortzea aurreikusten da.
Nafarroako Unibertsitateak ikerketarako hiru zentro berri eraikiko ditu. Zentroen lan ildoak Ahaztutako gaixotasunak, Elikadura eta Bioingeniaritza izango dira.
IES Donapearen eraikinetan kokatuko dira ikerketarako guneak eta hauek abian jarri aurretik beharrezkoak izango dira egokitzapenak egitea.
Bertan ikerlari eta teknikaren artean 400 lanpostutik gora sortzea aurreikusten da eta ekimenarekin Nafarroa ikerkuntzaren esparruan erreferente bilakatzea nahi da.