Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere itzulpenen datu-basea Creative Commons lizentziapean jarri du
2011/03/30 - Unibertsitatea.net
28.000 dokumentu inguruk eta 520.000 bat itzulpen segmentu edo esaldik osatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren datu-basea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere itzulpenen datu-basea Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziapean ezarri du.
Aldundiak itzultzen dituen dokumentu esanguratsu guztiak sartzen dira datu-basean eta gaur egun 28.000 dokumentu inguruk eta 520.000 bat itzulpen segmentu edo esaldik osatzen dute. Gehienak gaztelaniaren eta euskararen arteko itzulpenak dira.
Itzulpenen datu-basea kontsultatu dezakezu esteka honetan: http://www.gipuzkoa.net/imemoriak/