Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Antena3 kateko etorkizuneko albistegietarako ideiak landuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Antena3 kateko etorkizuneko albistegietarako ideiak landuko dituzte

2011/04/11 - Unibertsitatea.net
Maiatzean ekingo diote Komunikazio Fakultateko ikasleek lanari eta ekimenaren helburua da albistegietarako ideia eta metodo berriak diseinatzea.

Antena3 telebista kateak etorkizuneko albistegiak diseinatzeko ideia bila jo du fakultateetara eta hautatutakoen artean dago Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea.

Ekimenaren helburua albistegietarako ideia eta metodo berriak diseinatzea da eta besteak beste telebista kateak plazaratutako kezka hauei erantzun beharko diete: audientzia mota, teknologia berriak, iraupena eta kazetaritza-estiloa.