Dokumentuaren akzioak
Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioa apirilaren 25ean ospatuko da
2011/04/19 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko 150 idazletik gora bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.
Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak 28. Sarako Idazleen Biltzarra antolatu dute datorren astelehenean, apirilak 25.
Goizeko 10.00etatik aurrera Euskal Herriko 150 idazletik gora bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da eta aurkeztuko diren nobedadeen artean José Miguel de Barandiaranen Bosquejo etnográfico de Sara liburuaren euskarazko eta frantsesezko itzulpena dago.