Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mañariako kobazulo batean k.a. 28.000-18.000 urte arteko grabatuak aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Mañariako kobazulo batean k.a. 28.000-18.000 urte arteko grabatuak aurkitu dituzte

2011/05/04 - Unibertsitatea.net
Aurkitutako motibo grafikoak Santimamiñeko kobetakoak baino lehenagokoak dira eta besteak beste ikusi daitezke zenbait zaldi, esku bat eta horizontalean egindako marra pareak.

Mañariako Askondo koban historiaurreko arte-aztarnategia aurkitu dute eta gaur emango du horren berri Bizkaiko Foru Aldundiak.

Aurkitutako motibo grafikoak Santimamiñeko kobetakoak baino lehenagokoak dira, k.a. 28.000-18.000 urte artekoak. Pintura gorria erabilita egindako horma irudien multzoa da eta besteak beste ikusi daitezke zenbait zaldi, esku bat eta horizontalean egindako marra pareak.

Grabatuak jabego pribatuan agertu dira eta gunea itxi egin dute berau babesteko.