Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zaintza partekatuaz arituko dira Dibortzioari eta Banaketari Buruzko I. Nazioarteko Kongresuan

Dokumentuaren akzioak

Zaintza partekatuaz arituko dira Dibortzioari eta Banaketari Buruzko I. Nazioarteko Kongresuan

2011/05/19 - Unibertsitatea.net
Gaia ikuspuntu anitzetatik lantzea da asmoa: juridikoa, psikologikoa, bitartekaritzarena... Honez gain, gaiaren gaineko Portugaleko eta Frantziako esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da.
Dibortzio eta Banaketari buruzko I. Nazioarteko Kongresua antolatu dute Donostian, maiatzaren 26an eta 27an.

 

Lehenengo edizio hau Zaintza partekatua? Koparentalitatea sustatzen adin txikikoen mesedetan lelopean antolatu dute. Gaia ikuspuntu anitzetatik lantzea da asmoa: juridikoa, psikologikoa, bitartekaritzarena... Honez gain, gaiaren gaineko Portugaleko eta Frantziako esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da.

 

Kongresua antolatu dute UPV/EHUko Dibortzioari eta Banaketa Unibertsitateko Aditu Graduondokoak, UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Nortasun, Ebaluaketa eta Tratamenduaren Sailak eta ESTEKA-k, Familia eta Haurtzaroaren Ikerketarako Elkarteak.

 

Informazio guztia Dibortzioari eta Banaketari buruzko I. Nazioarteko Kongresua gunean aurkituko duzu.