Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Uztaro giza eta gizarte-zientzietako aldizkarian artikuluak idazteko aukera

Dokumentuaren akzioak

Uztaro giza eta gizarte-zientzietako aldizkarian artikuluak idazteko aukera

2011/03/03 - Unibertsitatea.net

Uztaro, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko UEUk 1990ean sortu zuen aldizkaria da.

Bertan argitaratzen diren lanak esparru hauetakoak dira batik bat: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.

UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek lehentasuna duten arren gainerako lanak ere onartzen dira.

Interesik baduzu irakurri Egileentzako oharrak atala.