Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Fiteron erditzerako orduan hil zen XV. mendeko emakume baten hezurrak aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Fiteron erditzerako orduan hil zen XV. mendeko emakume baten hezurrak aurkitu dituzte

2011/05/13 - Unibertsitatea.net
Hezurrek argi erakusten dute umea zeharka zetorrela eta horrek erditzea bideraezina egin zuela.

Fiteroko monasterioko iparraldeko hegala berriztatzeko indusketa lanak hasi eta aurkikuntza bitxia egin dute, giza hezurrak. Zehazki, erditzerako orduan hil zen emakume baten arrastoak. Emakumeak txanpon bat zeraman aldamenean eta horrek hezurrak XV. eta XVI. mende bitartean kokatzen ditu.

Aurkikuntza bitxia da, erditzean arazoak izandako emakume baten kasu argia erakusten dutelako arrastoek Umea zeharka zetorren eta horrek erditzea bideraezina egin zuen. Gainera, umearen gorputz-adarretako bat pubisetik irteten ikusten da.

Orain hezurrak ikertu eta emakumearen gaineko datuak aztertzen saiatuko dira: adina, arazo ginekologikoak, erditzerako orduan erabili ziren teknikak...