Dokumentuaren akzioak
Energia elektrikoaren kontsumoa jaisten duen mikrotxip berri bat diseinatu du UPNA/NUPeko ikertzaile bat buru duen talde batek
Energia elektrikoaren kontsumoa nabarmen jaisten duen sistema mikroelektronikoen familia berri bat diseinatu du UPNA/NUPeko Seinalearen Teoria eta Komunikazioen Arloko Antonio López Martín katedraduna buru duen ikerketa talde batek.
Gailuaren izena MOS transistore ate ia-flotagarriduna da eta Seiko Epson japoniar multinazionalak arrakastaz erabili du jada bere sakelako telefonoen harrera sistemetan. Sendotasun handia duen gailua omen da gainera, esaterako, hondamendi
nuklearra izan duten eremuetan edo kanpo-espazioan.
Lana ETRI Journal nazioarteko aldizkari entzutetsuaren ekaineko alearen lehenengo orrirako aukeratu dute. Aldizkaria esparru honetan mundu mailako erreferentzia den Hego Koreako Elektronika eta Telekomunikazioetako Ikerketa Institutuko argitalpen nagusia da.