Dokumentuaren akzioak
"Matematika eguneroko bizimoduan" hitzaldi-zikloa
2011/04/28 - Unibertsitatea.net
Hitzaldi-zikloaren 8. edizioa da eta Bilboko Bidebarrieta Kaleko Liburutegian ospatuko da maiatzean.
Maiatzean "Matematika eguneroko bizimoduan" hitzaldi zikloaren 8. edizioa antolatu du UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailak.
3 dira antolatu diren hitzaldiak:
- Maiatzak 5: "El arte de Escher: la Topología y la Cristalografía". José María Montesinos (Madrilgo Unibertsitate Konplutensea. Matematika Fakultateko katedraduna).
- Maiatzak 12: "Un geómetra en el estudio de un arquitecto". Juan L. Monterd (Valentziako Unibertsitatea. Geometria eta Topologiako irakaslea).
- Maiatzak 19: "Matemáticas y el cerebro". María Elena Vázquez (Santiago Konpostelako Unibertsitatea. Geometria eta Topologiako irakaslea).
Bilboko Bidebarrieta Kaleko Liburutegian izango dira arratsaldeko 19.30etan.