Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezinemaren 4. edizioan Nacho Vigalondo egongo da

Dokumentuaren akzioak

Huhezinemaren 4. edizioan Nacho Vigalondo egongo da

2011/05/09 - Unibertsitatea.net
Dokumentalen eta film laburren Huhezinema jaialdia Huheziko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle talde batek antolatzen du. Aurten maiatzaren 11an eta 12an ospatuko da.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle talde batek antolatzen du Huhezinema dokumentalen eta film laburren jaialdia. Aurtengoa 4. edizioa da eta maiatzaren 11an eta 12an ospatuko da.

Maiatzaren 11: Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilaria gonbidatu dute jaialdira eta bere esperientzia pertsonalaz hitz egingo du. Honez gain, Ikus-entzunezko 3. eta 4. mailetako ikasleen lanak ere ikusteko aukera egongo da.

Maiatzaren 12: Lehiaketa ofizialera aurkeztutako 76 lanetatik hautatu diren 10ak ikusteko aukera egongo da:

    • Libre (Iker Azkoitia)
    • Uzkaili (Jon Artola)
    • Jugando con la muerte (Paul Urkijo)
    • El método Julio (Jon Garaño)
    • Hemen nago (Maialen Sarasua)
    • Marinel itsua eta itsasneskak (Josu Arteaga)
    • Hidden soldier (Alejandro Suárez)
    • Los 4 Mcnifikos (Tucker Dávila Wood)
    • Artalde (Asier Altuna)
    • Daisy Cutter (Enrique García eta Rubén Salazar)

Informazio guztia Huhezinemako webgunean aurkituko duzu.