Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 1.965 ikaslek gaur hasi dute UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia

Dokumentuaren akzioak

1.965 ikaslek gaur hasi dute UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia

2011/07/06 - Unibertsitatea.net

Gaur hasi (uztailak 6) eta ostirala bitartean ikasle arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrek unibertsitatera sartzeko hautaprobaren ezohiko froga egingo dute UPV/EHUn.

Hauek dira hautaprobaren gainean ditugun datuak:

    • Batxilergoko 1.965 ikaslek parte hartuko dute eta denak aurkeztuko dira hautaprobako 2 faseetara (orokorra eta espezifikoa).
    • Goi Mailako Lanbide Heziketako 28 ikasle fase espezifikora aurkeztuko dira soilik.
    • Parte hartuko duten batxilergoko 1.965 ikasleetatik 1.079k euskaraz egingo dute hautaproba.

 

565 ikasle nafarrek ekaina amaieran egin zuten unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia eta berri honetan jaso genuen: 565 ikaslek gaur hasi dute Nafarroan unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia.