Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Maiatzaren 11n jakingo da nor den UPNA/NUPeko errektore berria

Dokumentuaren akzioak

Maiatzaren 11n jakingo da nor den UPNA/NUPeko errektore berria

2011/04/14 - Unibertsitatea.net
Hautagaiak gaur egungo errektorea den Julio Lafuente (Aljebra Saileko Katedraduna) eta Rafael Lara (Merkataritza-Zuzenbideko Saileko Katedraduna) dira.

Gaur, apirilak 14, UPNA/NUPeko komunitate unibertsitarioak errektore berria hautatzeko bozkatuko du. 9.419 dira bozkatzeko aukera duten kideak, hauetatik 7.898 ikasleak dira, 1.031 irakasleak eta ikertzaileak eta 490 administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

Hautagaiak gaur egungo errektorea den Julio Lafuente (Aljebra Saileko Katedraduna) eta Rafael Lara (Merkataritza-Zuzenbideko Saileko Katedraduna) dira. Hautetsi berriaren izena maiatzaren 11n jakinaraziko dute.