Txiokatu zure tesia 6 mezutan
Txiotesia-n parte hartzen duten ikertzaileen lana sakonago ezagutzeko elkarrizketak egiten ditugu. Hona hemen #txiotesia4-tik gaur arte egin ditugun ELKARRIZKETAk:
#txiotesia4-ko irabazleak Naima El Bani Altuna geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa izan dira.
Txiolari originalena Naima El Bani Altuna (@Artikoan):
Naima, 25 urteko Bilbotarra da. Geologia ikasi zuen UPV/EHUn. Garai hartan hasi zen itsas mikrofosilak Debako estuarioan aztertzen. Gero Paleozeanografia masterra egin zuen Bordeleko Unibertsitatean eta Bizkaiko Golkoko foraminiferoak ikertzen hasi zen arren aukera suertatu eta Kanadara joan zen Artikoko foraminiferoak ikertzera. Handik gero Norvegiara, Tromsøra, eta hor dabil bere tesia egiten. Handik bidali dizkigu hitz batzuk.
Ikusi hemen txio irabazleak: Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz.
Txiolari ulergarriena Juanmari Agirreurreta (@Larrazken):
Juanmari, Aretxabaletan bizi den Pasai Donibanetarra da (1977). Euskal Filologiako ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta 2017tik doktorea da Filosofian. Hainbat itzulpen lan argitaratu ditu eta lanbidez franrses irakaslea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Juanmarik ere esker oneko hitzak erakutsi zituen eta eskerrak eman zizkion UEUri eta Unibertsitatea.net atariari euskarazko ikerketa sustatzeagatik.
Ikusi hemen txio irabazleak: Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako parte hartzaileen txioak bilduta ikusi ditzakezu hemen:
#txiotesia4 |
Txiotesia 1
2013ko azaroaren 19an ospatu zen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 1. edizioa (#txiotesia). 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten zebiltzanei zuzenduta zegoen. 86 euskal ikertzailek hartu zuten parte. "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra izan zen eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra.
Txiotesia 2
2014ko azaroaren 18an ospatu da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioa. 2011/2014 bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten dabiltzanei zuzenduta egon da. 46 ikertzailek hartu dute parte. Itziar Gonzalez-Dios izan zen "Txiolari ulergarriena" eta Eneko Bidegain "Txiolari originalena"
Txiotesia 3
2016ko azaroaren 22an ospatu da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 3. edizioa. 2013/2016 bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten dabiltzanei zuzenduta egon da. 52 ikertzailek hartu dute parte. Uxoa Iñurrieta izan zan "txiolari ulergarriena" eta Iraia Muñoa "txiolari originalena"
Txiotesia 4
2018ko azaroaren 20an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa. Naima El Bani Altuna izan zan "txiolari ulergarriena" eta Juanmari Agirreurreta "txiolari originalena" .