IKERGAZTE sari bat Begoña Altunari

Giza Zientziak eta Artea alorrean egindako aurkezpen onenari saria irabazi zuen Begoña Altuna ixakideak IKERGAZTE Kongresuan Iruñean pasa den ostiralean Artikulua Kongresuko artikulu bilduman irakur dezakezu 127. orrialdean.

Bego_Altuna_Saria_Ikergazte2017

Begoñaren tesian euskarazko testuetan zer kontatzen den erauzi nahi dute, informazio faktuala jasotzen dute. Horrelakoetan ezeztapen bat agertzen denean lana dezente zailtzen da. Horixe da Begoñak ikertu duena. Beste hizkuntzetarako lanak ikertu, euskaraz ezeztapena nola gauzatzen den aztertu eta euskarazko ezeztapen-informazio hori kodetzeko eskema bat sortu du.

ZORIONAK Begoñari eta bere zuzendariak diren Arantzari eta Maxuxi!

Bego_Altuna_saria_Ikergazte2017

IKERGAZTE kongresuko aktetan 127. orrialdean aurkituko duzu artikulua

Mikel Artetxe-k saria jaso du Bartzelonako HP Hackatoian

Mikel Artetxe IXAkideak bigarren saria lortu du aste honetan Bartzelonan antolatu den  Hizkuntza Teknologietako Hackatoian. Antolatzailea Red.es izan da, Espainian Hizkuntza Teknologiak sustatzeko Planaren barruan kokatuta dago ekitaldia eta SESIAD agentziaren babesa izan du.

Hackatoia startup teknologikoak sustatzeko aurten Bartzelonan antolatu den “4 Years From Now” (4YFN) plataformaren barruan egon da, Mobile World Capital Barcelona azokan. Beste IXakide batzuk ere izan ditugu antolaketan inplikatuta (German Rigau, Iñaki Alegria eta Rodrigo Agerri).

Linguee_server

Ingelesezko “server” eta espainierazko “servidor” hitzen erabilera-adibideak Linguee aplikazioan.

Antolakuntzakoek 8 proiektu hautatu zituzten astelehenean, otsailak 27, izan zen hackatoi/lehiaketa honen finalerako. Mikel Artetxe lankideak Linguee moduko aplikazioak sortzeko programa bat garatu du; testu-corpus batetik abiatuta hiztegi elebidunak sortzeko aplikazio honek testu errealetako adibide errealak eskaintzen ditu hitzaren erabilera zelakoa den hobeto erakustearren. Software librea den aplikazio hau hainbat hizkuntzatarako erabili ahal izango da, tartean euskararako, noski.

Hackatoiko finalera heldu ziren proiektuak

Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat

Uxoa Iñurrieta Ixakideak irabazi du #txiotesia3 txapelketako sari bat, ekarpen ulergarrienaren saria izan da berea. ZORIONAK!
Irakurri behean Uxoaren 6 txioak:
txiotesia3_saria_2016

1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala

2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko

  • 3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen

  • 4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio

    5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan

    6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak

Ixa Taldeko beste bost tesitxiolari izan dira

 

Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik

Gráfico Eneko AgirreEneko Agirre: “…gure proposamena gai da hainbat hizkuntzatako hitzen esanahiak espazio bakar batean irudikatzeko; horri esker, jakin ahal izango dugu banku hitzaren adiera bat ingeleseko bank hitzaren eta euskarazko kutxa hitzaren antzekoa dela, eta beste adiera chair eta aulki hitzen antzekoa, baina bi adiera horietako bat ere ez dela katu edo cat hitzen antzekoa.”

Horrelako metodoak dira Eneko Agirrek UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko ‘Language Analysis and Processing’ masterrean ematen duen ikastaroaren oinarria.

Eneko_Google saria Not_Gip

Google premia a Eneko Agirre, profesor de la UPV (Noticias de Gipuzkoa, 2015-03-19)

Google Research saria Eneko Agirre taldekideari

GoogleResearchAwardFall2015Google Research sari bat eman diote Ixa Taldeko  Eneko Agirre-ri. Sariarekin batera 50.000 dolar ere eman diote ikerkuntzan gastatzeko.

Enekok diru horrekin hitzen esanahia konputagailuetan errepresentatzeko modu egokienak zein diren aztertuko ditu. Hainbat hizkuntzatako hitzen esanahiak uztartzea ahalbideratzen duten errepresentazioak topatzea da helburua. Proiektuaren izena “Learning Interlingual Representations of Words and Concepts” izango da.

Sarirako 950 proposamen jaso zituen Google-k, informatikako 18 arlotan, 55 herrialdetatik eta 350 unibertsitatetatik bidaliak. Proposamen guzti horien artean 151 sari bakarrik banatu ditu Google-k. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan 10 izan dira sarituak eta horietako bat izan da Eneko Agirre. ZORIONAK Eneko!

Google_Saria_Eneko_2016

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko 10 sarituak

Ikergazteko sari bana Begoña Altuna eta Olatz Perez de Viñasprerentzat

IkerGazte biltzarrean Ixa Taldeko 10 artikulu egotea pozgarria zen, euskaraz ematen dugun HAP_LAP masterreko  ikasle ohien artikuluak 14 izatea ere bai, eta gainera ostiralean sorpresa izan genuen:  Ikergazteko 2 sari:

 

  • olatzUdalbiltzak banatutako sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona):
    Olatz Perez de Viñasprerentzat izan da
    Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin.
    Ikus Ikergazteko artikulu-bilduma (orriak: 730-738)

ZORIONAK DENEI !!   🙂

Rodrigo Agerri proiektu-aholkulari aurtengo Google Summer of Code-n

Gure lankide Rodrigo Agerri aukeratu dute aurtengo Google Summer of Code ekitaldiko proiektu baten aholkularia izateko (“mentor” izateko).
Proiektuaren gaia hitzen adiera-desanbiguazioa da (Word Sense Disambiguation – Supervised Techniques) eta Apache Software fundazioak aurkeztu du. Zorionak Rodri!

Google Summer of Code 2015: Onartutatako proiektu guztien lista.

Txiotesia2-ko saria Itziar Gonzalezi

UEUk antolatu duen “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” #Txiotesia2 txapelketako lehen saria Itziar Gonzalez-Dios-entzat izan da, egiten ari den euskarazko testuen sinplifikazio automatikoari buruzko tesia laburtzeagatik. Ikus berria Sustatun

Zorionak @itziarGD!

Eneko Bidegain kazetari eta irakasleak bigarren saria irabazi du tesiko txioak koplatan idatzita.

Hauek dira txio irabazleak:

ItziarGD_tesitxioak

DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat

Saritan oparoa izan da benetan azken hilabetea Hizkuntza-Teknologiarako. Batetik Ixa Taldeak Abadia saria, eta bestetik Elhuyar ZTH eta  SEGAPOTO aplikazioek jaso dituzten GipuzkoAPP sarien berri eman dugu blog honetan.  Baina laugarren sari bat ere jaso du Hizkuntza-Teknologiako aplikazio batek.

Gutxi entzun da eta merezi du hona ekartzeak: diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok azaroaren 28an eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman diote Elhuyar Fundaziokoei.

DVsaria_Elhuyar_Hiztegiak

(Iturria: http://premios.diariovasco.com/eus/galeria-premiados.php#)

Elhuyar Hiztegia baliabide sendoenetako bat da euskarazko hiztegigintzan, eta sendotasun horren arrazoietako bat hizkuntza-teknologia da. Atzetik urtetako corpus-bilketa, corpusen etiketatzea, lexiko- eta terminologia-erauzketa,  hiztegien eraikuntza automatikoa eta corpus-tresnak daude (webcorpusa adibidez).

http://hiztegiak.elhuyar.org/ gune berriaren ekarpen esanguratsuen errekonozimendua da sari hau.

Pozik gaude Ixa taldean, HIZTEK eta HAP masterren emaitzak ikusten dira hemen.
ZORIONAK!

Elhuyar_Hiztegiak

GipuzkoAPP sarietako bat SEGAPOTO-rentzat

Gailu mugikorreko aplikazioetarako GipuzkoAPP lehen lehiaketako sariak banatu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den ostiralean. Banatu diren sei sarietako bi hizkuntza-teknologiarekin lotuta daude:

Beste lau sariak hauek izan dira:

  • Kategoria profesionalean, entitate batentzat garatutako APP onenari saria
    EUSKAL HERRIAN  IHESI – Iametza Interaktiboas S.L.
  • Kategoria profesionalean, enpresa izaerako APP onenari saria
    GOZ Pro Suite – Igarle S.L.
  • Kategoria profesionalean, gizarte edo herritar izaerako APP onenari saria
    APP DOMOALERT SECURITY –Domoalert S.L.
  • Amateur kategorian, enpresa izaerako APP onenari saria
    IALDAMIO  – Iker Pedrosa Martinez

Epai-mahaiak azpimarratu du aurkeztu diren APP gehienen maila altua. Aukera ederra izan da txapelketa hau informatikari gazteak motibatzeko!