IKERGAZTEko sari berezia Joseba Fernandez de Landa-ri

Joseba Fernandez de Landak gaur Gasteizen bukatu den IkerGazte kongresuko sari berezia jaso du. Udalbiltzak eskaintzen du sari hori, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik. Ingeniaritza eta Arkitektura alorrean egin du artikulu hori Josebak beste hiru Ixakiderekin: Iker García, Ander Salaberria, eta Jon Ander Campos,.

Joseba soziologoa da gizartearen kezkak nondik nora mugitzen diren aztertu nahi du. Bere tesian Twitterreko txioetan erabiltzen diren hitzak aztertzen ditu. urtez urte nola aldatzen diren miatzen du hizkuntza teknologia erabiliz. Ikergazte artikulu irabazle honetan Hizkuntzaren Prozesamenduak eskaintzen dituen teknika ez-gainbegiratuak erabili ditu euskarazko txioetan COVID-19aren pandemiak izan duen eragina aztertzeko.

Irakurri artikulu osoa, Kongresuko artikulu bilduman irakur dezakezu 137. orrialdean. Motibazio moduan hemen dituzu bertako irudi batzuk

  • Zeintzuk dira pandemia garaian erabileran hazkuntza nabarmena izan duten hitzek? Eta jaitsiera handiena jaso dituztenak? Logika dauka, ez da?
  • Zeintzuk dira txioetan  Covid hitzaren inguruan gehien erabili diren hitzak?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZORIONAK Josebari eta bere zuzendaria den Rodrigo Agerriri!
Baita Iker, Jon Ander eta Ander laguntzaileei

Iruzkinak (1)

  • Anjeles Iztueta says:

    Zorionak Joseba!. Esker onak bihotzez IXA ikerketa taldeari! Harro sentitzen gara zuen lanarekin!. Aurrera!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude