Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak

Eneko Agirrek aurten (martxoan) berriro lortu du Google-ren sari bat. Google Faculty Research Award saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da bera. Sariko 62.000 dolarrek ‘Conversational Question Answering agents that learn after deployment’ izeneko proiektua finantzatuko dute, erabiltzaileekin elkarrizketa-sistemak garatzeko.
Chatbot-ak eta adimen artifiziala.

HiTZ ikerketa-zentro sortu berriko zuzendaria da Eneko, Ixakidea  eta Informatika Fakultateko irakaslea. Proiektu irabazkean badira beste 6 ixakide hauek: Aitor Soroa eta Gorka Azkune irakasleak, Arantxa Otegi ikertzailea, Jon Ander Campos doktoretza ikaslea, Aitor Agirre Hizkuntza Prozesamenduan Masterreko masterreko ikaslea eta Eduardo Vallejo Informatikako graduko ikaslea.

Proiektua batez ere  ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bada ere (sukaldaritzari eta elikadurari buruzko galderak), euskarazko elkarrizketekin ere lan egin dute. Horretarako iaz Ixa taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak oso harrera ona izan zuen, eta pertsonei buruzko euskarazko elkarrizketak jaso ziren, Wikipedian dagoen informazioan oinarrituta (2.irudian adibide bat ikus daiteke). Norbaitek kanpainarekin bat egin nahi badu, nahikoa da http://ixa.eus/lagundu helbidera sartu eta izena ematea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude