HAP-LAP masterreko ikasleak diren Oscar Sainz-ek eta Edgar Andrés-k eHealth-2020 txapelketan emaitza bikaina lortu dute Oier Lopez de Lacalle and Aitziber Atutxa irakasleekin aurkeztuta. Beraien taldea (IXA-NER-RE) txapelduna izan da erlazio-erauzketako azpiatazan, bigarrenari alde nabarmena aterata gainera.
Beren helburu nagusia erlazio-erauzketako azpiatazan parte hartzea bazen ere, beste bietan ere (entitate-ezagutzan eta domeinu-aldaketan) sistematxo bat aurkeztu zuten, eta laugarren geratu dira sailkapen orokorrean.
ZORIONAK Oscar Sainz, Edgar Andrés, Oier lopez de Lacalleri eta Aitziber Atutxari!
Lan bikaina egin dute!
Emaitzak hemen ikusgai:
https://knowledge-learning.github.io/ehealthkd-2020/results
