Bingen Zupiria, Hizkuntzaren ekonomia berriko jardunaldian (2022-06-01)

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua.

Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztunari buruzko jardunaldia antolatu dugu Donostiako Miramar jauregian. Galdera hauei erantzuteko asmoz:

  • Nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna; nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala?
  • Nola bihurtu sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna: berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu berriak?

SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren lartean antolatu dugu.

Hau da Eusko Jaurlaritzako Kultura Saiburu Bingen Zupiriaren hasierako interbentzioa:

Egun on guztioi eta mila esker gaur Donostiara hurbildu zareten guztioi. Azken urteotan teknologiaren eraginez, gauza asko aldatu dira gure hizkuntzentzat.
Ikusi dugu hizkuntza-teknologiei esker, adimen artifizialari esker, euskara bezalako hizkuntzentzat aukera berriak sortu direla gure hizkuntzaren erabilera areagotze eta indartze aldera.
Kontzeptu berriak ere agertu dira, adibidez, gaur jardunaldi honen ardatzean dagoena: “Hizkuntzaren ekonomia berria”. Orain gutxi “Hizkuntzen industriei” buruz hitz egiten genuen, baina teknologiarekin gertatzen den moduan, hizkuntza ere etengabe aldatzen ari da.Gure gizartea gero eta eleaniztunagoa eta gero eta teknologikoagoa da, eta errealitate horrek gobernuok politika zehatzak diseinatzera eta gauzatzera garamatza.

Eva Ferreira, Bingen Zupiria, eta Allfonso Ureña.

Horrela, hemen gauden gobernuok estrategia digitalak, planak, ekintza-planak eta antzekoak onartu ditugu gure gobernuetan, hain zuzen, gure hizkuntzak hizkuntza-teknologietan integratzeko eta gure herritarrei Administrazioarekiko harremanetan nahiz eguneroko bizitzan, teknologia baliatuta, haien aukerako hizkuntza erabil dezaten bermatzeko. Hizkuntzek elkarren ondoan bizi behar dute, handiek eta txikiek;  Baina Hizkuntza guztiak ez daude egoera berean; eta herritar guztion ere ez, hizkuntzen desberdintasun horren ondorioz.

Guztiok nahi eta behar dugu geure tokia mundu berri honetan eta denon obligazioa da hizkuntza guztien trantsizio digital arrakastatsua bultzatzea eta gauzatzea. Baita hiztun gutxiago dituzten hizkuntzena ere. Eusko Jaurlaritzak “GAITU Hizkuntza-teknologien Ekintza-plana 2021-2024” (www.euskadi.eus/gaitu) jarri du martxan.  Jaurlaritzako sailen arteko Ekintza-plana da eta abian dauden proiektuak jasotzen ditu, baita legegintzaldian zehar garatuko direnak ere. Badakigu oso garrantzitsua izango dela proiektu horiek guztiak aurrera eramatea eta berriak txertatzea.
Ekintza-plan hau irekia da, moldagarria, dinamikoa eta etengabe eguneratuko da. Administraziotik herritarrei zerbitzu on eta aurreratuak ematea da Ekintza-planaren lehenengo fase honen helburua, baina, aurrerantzean, ikerketa ere txertatzea aurreikusi dugu.

Hizkuntza-teknologietan eta adimen artifizialean euskara modu eraginkorrean integratzearen ardatza elkarlana da, hau da, erakunde publikoen konpromisoa  eta ikerketa-zentroen eta enpresen ezagutza eta esperientzia (eskarmentua) etengabe uztartzea ezinbestekoa da. Elkarlan hori beti izan da gure printzipioa eta praktika, hemen, gure artean.
Bide horretan jarraitzeko eta euskara hizkuntzak Adimen Artifizialean behar duen garapena izan dezan, hain zuzen, programak eta proiektuak bideratu ahal izateko, laguntza handia izan daiteke Espainiako Gobernuak onartu Hizkuntzaren Ekonomia berriaren PERTEa. Oso garrantzitsua da Gaztelaniak ekonomia berrian izan behar duen tokia bermatzea, baina era berean, nahieta nahi ezkoa da Estatu espainiarreko beste hizkuntza ofizialentzat ere diru-baliabideak esleitzea ahalik eta lasterren. Gaztelania ez diren Estatuko beste hizkuntzek, garapen teknolinguistikoa dela eta, bermatu beharra daukate beren etorkizuna mundu digitalean.
Ez da hautazko kontu bat. Hitz ala biziko kontua da. Izatea edo ez izatea, hori izango da kontua.

Bestalde, ezin ahaztu ikerketa eta, zentzu horretan, Estatuko Gobernuari lankidetza luzatzen diogu Europa mailako CLARIAH proiektuan (Digital Humanities resources and infrastructures) parte hartzeko.
Gure hizkuntza-teknologietako ikerlarientzat aukera garrantzitsua litzateke Estatuko Gobernua proiektu horretako kide balitz (Estatuak izan behar dira kide).  Eusko Jaurlaritza proiektu horretan Euskadiko bi ikerlari jartzeko prest dagoela adierazi nahi dizuet. La incorporación del euskera y de las otras lenguas cooficiales del estado español al mundo de las tecnologías de la lengua y de la inteligencia artificial no es una opción.
Es una cuestión de supervivencia. Y su logro solo será posible mediante el trabajo en común, es decir, mediante el compromiso de las instituciones públicas y el conocimiento y la experiencia de los centros de investigación y de las empresas. Esa colaboración siempre ha sido nuestro principio y nuestra manera de trabajar.  Para poder continuar en ese camino y que el euskera tenga el desarrollo necesario en la Inteligencia Artificial, para poder canalizar programas y proyectos, el PERTE de la nueva economía de la lengua recientemente aprobado por el Gpbierno de España debe ser una herramienta fundamental.
No concebimos un futuro digital europeo o mundial en el que los ciudadanos no tengamos la libertad de elegir nuestra lengua de comunicación y tengamos que renunciar al uso de una de nuestras lenguas.
Ese es el reto y la oportunidad que las tecnologías de la lengua y la inteligencia artificial nos ofrecerán si somos capaces de impulsar las políticas adecuadas. Y es urgente que lo hagamos ràpido y bien.

Es legítimo que las instituciones públicas en el estado español busquen el protagonismo del castellano en el escenario universal en el que vamos a vivir. Pero además de legítimo, es una obligación de todos que todas las lenguas del estado español tengan asegurada su presencia y desarrollo en el mundo digital. Es una cuestión de democracia e igualdad y atañe a todas las instancias del estado español. Es obligación de todas nuestras instituciones que todas nuestras lenguas puedan acceder, existir, competir, desarrollarse y pervivir en un nuevo mundo digital, que sí o sí deberá ser multi y plurilingÜe como es la realidad analógica del estado español.
Preocuoación del Gpobvbierno vasco por como se han planteado y sustanciado los fondos europeos. Vemos en el Perter de la economía de la lengua una oportunidad que no deberíamos desperdiciar
Así quiero trasladarles la disposición del Gobierno Vasco a poner a disposición de este proyecto a dos personas investigadoras de Euskadi.

Amaitzeko, esan, hizkuntza koofizialak ezin direla atzera geratu Hizkuntzaren Ekonomia Berrian. Beraz, jardunaldi honek argibide interesgarriak eta lankidetzarako eta konpromisorako aukera paregabea izatea espero dugu. Eskerrik asko! “

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude