Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat

Eneko Agirrek eta Mikel Artetxe Ixakideek SCIE-FBBVA 2021 ikerketa sari bana jaso dute, Estatu mailan informatikako sari nagusia dena. Enekok Aritmel saria jaso du eta Mikelek ikertzaile gazteen sarietako bat. Zorionak Eneko eta Mikel!
Eneko Agirrerentzat izan da Espainiako Informatika-Ikerketa Saria, Aritmel Saria urteko informatikariarentzat. Epaimahaiak azaldu du hizkuntzaren prozesamenduaren esparruan egindako ekarpen bikainengatik eman diotela; bereziki, testu-baliabide handien ustiapenean, eta itzulpen automatikoari aplikatutako neurona-konputazioan oinarritutako ikasketa automatiko ez-gainbegiratuan. Aipatu du, gainera, zientzia-argitalpenen kalitate bikainagatik ez ezik (bere argitalpen horietako batzuk erreferentetzat hartzen dira mundu mailan), bere ikerketaren emaitza-transferentzia handiagatik, zientzia-lidergoagatik —Hitz ikerketa-zentro ospetsuaren zuzendaria da— eta nazioarteko ibilbide oso nabarmenagatik, bai prestakuntzan, bai lankidetzetan.[1]

Mikele Artetxerentzat izan da Ikertzaile Gazteentzako Informatika Sarietako bat, arloko SCIE elkarte nagusiak ematen duena (Sociedad Científica Informática de España). Epaimahaiak saria eman dio nazioartekoan duen presentzia handiagatik, hizkuntzaren prozesamenduaren arloko enpresa garrantzitsuenetan egindako egonaldiengatik eta ospe handiko biltzarretan egindako ekarpenengatik.[17]

 

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude