Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara

Nortzuk gara

Unibertsitatea.net ataria komunitate unibertsitario euskaldunari zerbitzu emateko jaio da. Unibertsitatea.net ataria, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) informazio eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz abian jarri duen egitasmoa da.

Proiektua hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:

 

  1. Komunitate unibertsitarioaren bilgunea. Atari honek bilgune eta erreferentzia izan nahi du unibertsitatearekin lotura edo interesa duen edonorentzat: ikasle, irakasle, ikertzaile, guraso, kazetari... horrela, euskarazko komunitate unibertsitarioaren izaera garatuz.
  2. Informazioaren fokalizazioa. Gaur egun informazio asko dago eta Interneti esker hein handiz eskuragarria da. Baina informazioak gordinik ez du erabilera edo interes berezirik. Kudeaketa dokumental eta informatiboaren bitartez informazioa aktibatu egiten da. Eta horixe izango da atari honen egitekoa: oso barreiatuta dagoen informazioa bildu, antolatu, sailkatu eta atariaren erabiltzaileari "landuta" eskaintzea. Unibertsitate eta euskararekin lotuta dagoen informazio guztia eskuragarri izango du erabiltzaileak "klik" batean.
  3. Komunikazioa eta interakzioa bultzatu. Ataria ez da informazio-emaile soila izango, erabiltzaileen arteko komunikazioa eta interakzioa bultzatuko ditu. Esparru honetan zer egiten den ikusteaz gain, elkarren berri izateko aukera emango da hasieran aipatu dugun komunitate izaera hori bultzatuz. Horretarako hainbat tresna aurreikusi dira: foroak, Blogak, bilatzaile pertsonalak...

 

Gaur egun, bost atal nagusik osatzen dute ataria:

1.- Ziztu bizian.

Gaurkotasunarekin lotura zuzena duen atala da. Unibertsitate alorreko gaiak jorratzen dira, albiste akademikoak zein unibertsitatearen ingurukoak. Albisteak RSS bidez jasotzeko aukera dago.

  • Elkarrizketak: atalean garrantzia handia hartu du ikertzaile gazteei izen-abizenak jartzeko hilean birritan bataz-beste argitaratzen ditugun elkarrizketek.

 

2.- Otarrea, apunteen txokoa.

Unibertsitateko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da.

3.- Iragarkiak.

Ikaslearen izaerari lotuta doaz egoitza bilatzearen beharra (pisua, erresidentzia eta bestelako aukerak), aldizkako lanak bilatzeko beharra eta antzeko beste batzuk ere... Gune honek beharrizan hauek guztiak erantzungo ditu.

4.- Blog komunitatea.

Esparru desberdinetako jakintza partekatzeko txokoa. Unibertsitate mailako blog komunitatea da. Blog-ak gai jakin baten ingurukoak (ekonomia, artea, ingurumena...) dira eta unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat oso tresna erakargarri eta erabilgarria dira, arloan arloko berri, lan eta proiektuen berri izateko.

5.- Txiotesia.

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketa da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar dute ikertzaileek beraien tesia eta sari bi banatzen dira: "Txiolari ulergarriena" (500€) eta "Txiolari originalena" (300€). 2013an sortu zen ekimena eta aurtengo 2018ko azaroan 4. edizioa antolatuko da.