Kubak “Carlos J. Finlay” Ordenaren Saria eman dio Ixa Taldeko Xabier Artola irakasleari 2023ko otsailaren 16an. Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolari Kubarekin 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman diote saria. Santiagoko Linguistika Aplikatuaren Zentroarekin bereziki.
Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegia (digitala eta paperezkoa). Lankidetza honen barruan mende hasieran sortu zen lehenengo bertsioan hiztegiaren diseinu informatikoa oso aurreratu izan zen: XML lengoaia kodetuta dago), eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen zen. Geroago hiztegiaren lau edizio (2005, 2008, 2009, 2013-2015) argitaratu dira Kuban, paperean eta digitalki. Hiztegiaren sortzaileak Eloína Miyares Bermúdez eta Vitelio Ruiz Hernández linguistak ziren. Urteetan zehar zabalkuntza handia izan du hiztegiak Kubako eskoletan. 2023. urtera arte guztira hiztegiaren 300.000tik gora ale salduta zeuden paperean, eta bertsio elektronikoan 1100 CD.
Irakurri gehiago:
- «La Orden Carlos J. Finlay llega hasta el País Vasco» Trabajadores, Labañino, Arleen. (2023-02-16).
- Condecoran hoy con la Orden Carlos J. Finlay a cubanos y extranjeros (+Fotos). Agencia Cubana de Noticias. Luben Pérez, Lino; Dìaz Caballero, Yury. (2023-02-16).
- «Orden “Carlos J. Finlay” a oficiales, trabajadores, profesores extranjeros e instituciones.» Gaceta Oficial de la República de Cuba (MINISTERIO DE JUSTICIA ISSN 1682-7511Información en este número Gaceta Oficial No. 2 Ext. Especial de 19 de enero de 2023).
- 2021; Ixa Taldeari esker ona Cubatik (CLA zentroak 50 urte)
- 2019: Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu
- 2015: Eloína Miyares lankide kubatarra hil zaigu
- 2011: Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte
- 2010: XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan: Diccionario Básico Escolar