
LINGUATEC proiektua ekainean bukatu zen. Emaitza oparoak lortu ditugu, 20 produktu aurkeztu genituen Bruselako META-FORUMean (2021-11-15). Geroago Udaberrian hainbat ekitaldi antolatuko genituen enpresei proiektuaren emaitzak aurkezteko.
- 2021/02/23 Pau, Emaitzak aurkeztea
- 2021/04/13 Jaca, Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
Jacan Aragoiko enpresek sinatu zuten hitzarmen bat - 2021/06/17 Donostia/Baiona: Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
Pauen Okzitaniako enpresek sinatu zuten hitzarmen bat - 2021/06/18 Donostia: LINGUATEC kongresua. Erakusketa-tailerrak
Donostian euskal enpresek sinatu zuten hitzarmen bat eta Linguatec AI Bikaintasun-Sarea sortu genuen (2021-06-18)
Proiektuko emaitzak zabaltzen urrats berri bat egin dugu. Jacan 2022ko urtarrilaren 20an Linguatec Proiektuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du lau unibertsitaterekin: Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. POCTEFA proiektuen arduraduna ere egon da sinatze-ekitaldian.
- Hitzarmen horri esker, euskararentzat, aragoierarentzat eta okzitanierarentzat EFA 227/16/LINGUATEC proiektuan garatutako tresna eta aplikazio teknologikoak erabili eta inplementatu ahal izango dituzte unibertsitateek.
- Lankidetza-hitzarmenak lau urteko iraupena izango du, eta sinatu duten erakundeek elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute, adimen artifizialaren esparruan euskara, okzitaniera eta aragoierarentzako proiektu teknologikoak garatzeko.
Hitzarmen hau beste urrats estrategiko bat da mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko inklusibo, eleaniztun eta adimendun baten eraikuntza zientifiko-teknologikorako.
Albisteak:
- Europapress: Hizkuntzan adimen artifiziala sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Elhuyarrek eta lau unibertsitate publikok
- EHU Campus: Zaragozako, Paueko eta Euskal Herriko unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak hizkuntzan adimen artifiziala sustatuko dute Elhuyarrekin
- Elhuyar: Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Zaragozako, Paueko eta Euskal Herriko unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Elhuyarrekin, hizkuntzan adimen artifiziala sustatzeko