Gestalt Udako Ikastaroetan

Gorputzaren kontzienzia hartzea eta norberaren beharrak asetzea, horra hor Gestalt terapiaren gakoetako batzuk. Bost oinarri ditu terapia horrek: burua, gorputza, emozioak, sentimenduak eta espiritualtasuna. Gure buruarekin osotasunean ondo sentitzea helburu duen terapia dela esan genezake. Eta terapia hori egiteko ez dugu zertan arazo psikologikorik izan. Nork ez du behar bere buruarekin gustura sentitzea?

Marrazkiak aztertzen Udako Ikastaroetan

Idazketaren psikologia eta pedagogiako ikastarokoek amaitu dituzte Baionan ikasi beharrekoak!

Gaur kafe garaian marrazkiak eskatzen ibili dira. Lau marrazki eskatu dituzte: etxe batena, bikote batena, zerumuga batena eta zuhaitz batena. Baldin eta nola marrazten diren, gauza bat edo beste esan nahi dute. Adibidez: etxeko leihoak marrekin egiten baditugu konplexuak ditugula esan nahi du; edo ate eta leiho asko egiten baditugu, irekiak garela esan nahi du.

Idazketaren psikologia hizketagai Udako Ikastaroetan

Idazten ikasteko prozesuaren inguruko ikastaroa dugu Baionan. Haurrek izan ditzaketen zailtasunak, prozesuan ematen diren pausuak… lantzen hasi dira Irune Ibarra irakaslea bidelagun. Umeek prozesuaren hasieran kontzeptuak kolore eta formekin lotzen dituzte. Gero etorriko da letren mundu konplexua.

Irune Ibarranren ustez, ikastetxeetan, matematikarekin, hezkuntza fisikoarekin eta beste gaiekin egiten den bezela, eskuzko idazketa ere planifikatu beharko litzateke.

Harremanak hobetzeko komunikatzen ikasi (ikastaroa)

Gaizki-ulertuak, komunikatzeko zailtasunak, lotsak, aurreiritziak… Gainerakoekin komunikatzeko orduan trabak, zailtasunak izaten ditugu askotan. Harreman horiek hobetzeko teknika ugari ikas daitezke “Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak” ikastaroan. Gotzon Carcar Coach pertsonal eta profesionalak ematen du ikastaroa, eta UEUn hainbatetan eskaini den tailer arrakastatsua da.

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoia edo barnerakoia, esanekoa eta abar).
Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Ikastaroa: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua)
Irakaslea: Gotzon Carcar, Coach pertsonala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Datak: maiatzaren 23 eta 30a, larunbatak.
Ordutegia: 9:00-13:30 eta 15:00-20:00
Tokia: UEUren Iruñeko egoitzan.

Matrikulazio epea maiatzaren 15era arte zabalik dago.

Matrikulazioa eta informazio guztia:
948 36 25 63 telefonoan (Edurne)
nafarroa@ueu.org

Pertsonen arteko harremanak hobetzeko ikastaroa

Normal
0
21

Txikitatik komunikatzeko eta besteekin harremantzeko
rol bat ikasi dugu eta bizitza guztian horretaz sekula ere konturatu gabe
ibiliko gara. Baina, egunerokotasunean, besteekin komunikatzeko beharrak
erakusten digu, batzutan arazoak, gaizkiulertuak, gatazkak sortu daitezkeela,
eta orduan ez dakigu zer egin…

Normal
0
21

Normal
0
21

 

Ikastaro honetan, gure komunikatzeko rola
ezagutzeaz gain, besteekin hobeto komunikatzeko teknika erraz eta baliotsuak
ikasiko ditugu. Besteekiko harremanak hobetzeaz gain, lanean denbora eta
eraginkortasuna aurreztu, gatazkak konpondu, autoestimua hobetu eta
bizi-kalitatea hobetzeko tresnak emango dira.

Ikastaro hau UEUren
Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan
aurkituko duzue.

Ikastaroa: Harreman
harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua)

Informazio gehiago eta izen ematea: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I. modulua)


Pertsonen arteko gatazkak, badute konponbidea! (ikastaroa)

Egunerokotasunean pertsonen artean gatazkak sortzen dira eta normalean hauek modu ezkorrean bizi izaten ditugu. Baina hauek ezagutu eta konponbidea bilatzeko tresnak badaude eta ikastaro labur honetan gure jarrerak ezagutu eta kuestionatuko ditugu.

Informazio gehiago: “Gatazken konponketa. Zeintzuk dira gure aukerak?”

UEUren Markeskoako Ikastaroak.

Udazkenean ere ikastaroak Eibarren

markeskoa2Urte osoko eskaintza akademikoa duela UEUk jada ez da berria.
Aurten ere Udazkeneko eskaintza aurkeztu da Markeskoan, Eibarren kokatutako gure Ikastetxe Nagusia. Hona:

Gizarte gaiak:

Interes orokorrekoak:

Hizkuntza, hezkuntza eta teknologia berriak:

Matrikula-epea irekita dago, ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.
Adi ibili, plaza mugatuak daude!

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
943 82 14 26 – markeskoa@ueu.org