Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura egin dute Eibarko Armeria eskolan. Aurtengoan “Euskal Autoritateak finkatze bidean” gaia hartu dute aurtengoan. Imanol Irizar antolatzaile taldeko kideetako bat izan da eta Euskal Autoritateak finkatzearen garrantziari buruz aritu gara”
Zeren baitan egiten dira liburutegietako dokumentuen katalogatzea?
Herrialde normalizatu guztietan biblioteka nazional bat dago.Biblioteka nazional horien lanetako bat da autoritateak finkatzea (hau da, pertsonen forma onartuak definitzea). Ze gertatzen da euskal jatorria duten autoritateekin? Ez direla euskaratik egiten. Historikoki, gaztelaniatik edo frantsesetik egin izan dira. Adibidez: Juan Sebastian Elcano. Elcano, c-rekin idatzi izan da, euskaraz k-rekin idazten da.Horrek esan nahi du euskaratik sortu eta finkatutako autoritateak behar ditugula. Lan hori egin edo ordezkatuko duen biblioteka nazionalik ez daukagu, hutsune hori ikusita eta horri erantzuteko sortu genuen Euskal Autoritateen Lantaldea.
Nolakoa izan da Euskal Autoritateen Lantaldea sortzeko prozesua?
Oso interesgarria izan da, oso lantalde transbertsala izan delako. Ordezkaritza geografikoa mantentzen saiatu gara, zerotik abiatu garenez, metodologia lana egin ahala finkatzen joan gara. Duela lau urte lagin batzuekin hasi ginen, problematikak ikusten, xehetzen, zein arazo zeuden konturatzen, horiei aurre egin, erresoluzioak eta erabakiak nola bideratu eta horretan hiru urte eman ditugu. Horrekin metodologia, lan molde bat finkatu dugu eta hori oso garrantzitsua izan da. Araudi bat ere markatu dugu, horri guztiari erantzuna ematen joateko. Jaurlaritzarekin dugun harremanaren ondorioz Ondare Zuzendaritzatik ere bi ordezkarik parte hartzen dute. Jaurlaritzaren AUBI, Autoritate Elebidunen Katalogoan, gure lantaldeak erabakitzen dituen autoritate horiek inplementatzen ari gara.
Gaurko egunaren helburuak zein dira?
Artxibo Liburutegi eta Dokumentazio zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak (ALDEE) gonbidatu gintuen euskal autoritateen gaia jorratzera Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. topaketa honetan. Egiten ari garen lana gizarteratzeko, hedatzeko eta aurkezteko aukera polita iruditu zitzaigun. Gaia mahai gainean jartzea eta aurrera begira eragileekin zer egin dezakegun partekatzea da helburua.
Mariasun Landa says:
Benetan interesgarria!