Irakas(l)ari. UEUn irakasle aritzeko taldea.

UEUren jarduera akademikoan irakasle gisa lanean ibilitako profesional taldea urtetik urtera gehitzen joaten da. Baina, beti behar izaten ditugu irakasle berriak eta orain urte batzuk pentsatu genuen zergatik ez sortu UEUrekin irakasle gisa aritu nahi dutenen datu base bat eta izena emateko aukera ireki?

Honela sortu eta garatu da Irakas(l)ari taldea.

Hasiera baten datu fitxategi bat (kontaktu zerrenda soila) izan zen, ondoren posta zerrenda bihurtu genuen eta oraingoan, sare sozialetara salto eginda, Artizarran hartuko du ostatu Irakas(l)ari taldeak.

1. Funtzionamendua

  • Gurekin lan egiteko interesa daukan edonork eman dezake izena.
  • Ezinbesteko baldintza da euskalduna izatea (UEUren jarduera guztia euskaraz delako).
  • Taldean izena emateak ez du ezertara konprometitzen ez UEU ezta izena eman duen pertsona ere.
  • Emandako datuak, DBLOa jarraituz, UEUren kudeaketarako soilik dira, ez zaizkio hirugarren bati emango eta datuen titularrak berauek ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dauka.
  • Izen ematea urte osoan irekita dago, hemendik eman dezakezue izena: https://www.artizarra.eus

2. Deialdiak

  • Irakasleak behar direnean, deialdia Artizarrako taldearen bidez egingo da..
  • Ikastaroa emateko prest dauden irakasleen artean egokienaren hautaketa UEUren irizpide akademikoen arabera egiten da. Hautaketa honetan kontutan hartzen dira UEUko bazkideak, eta laguntzeko gure Aditu Ebaluatzaileengana jotzen dugu.
  • Urtero 2/3 deialdi orokor bidaltzen dira (Udako Ikastaroak, Prest_Gara ikastaroak…) eta, kasuan kasu, ikastaro jakinetarako deialdi laburrak ere beste horrenbeste.

Denborarekin, datu basean dauden pertsonek irakasle-gai sare mardula sortu da eta urtero aberasten doa. 2006an hasita, gaur egun 700 pertsona inguru biltzen dira taldean.

.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
Etengabeko Prestakuntzako arduraduna
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude