Urko Arozena: “Gakoa gure barruan daukagu; estresa barru bakea bihurtuaz zoriontsuak gara”

“Estresa barru bakea bihurtzen” ikastaroa antolatu du UEUk Udaberriko eskaintzaren barruan. Iruñean izango da, otsailaren 16an eta 23an eta Urko Arozena Muxika Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslearen eskutik izango da. Entrenamendu Mentalean aditua da Arozena UEUkidea. Izena emateko epea irekita dago.

Zein da ikastaroaren helburua?
Norberak bere barru egoeran duen arduraz ohartzea da helburu nagusia. Arduraz ohartuta, barru egoera hori onartu, eta behar izanez gero, aldatzeko pausuak ematen hasteko bide eraginkorrak konpartituko ditugu. Zein uste duzu dela jendea hain estresatuta egotearen arrazoi nagusia? Norberak badu estresatuta egotearen errua, baina baita ere egoerari buelta emateko giltza, ezta? Zein da erabiliko duzun metodologia?

Adibide moduan, zein ariketa egin ahal izango genuke?
Pertsona bakoitzak bere lehentasunak dauzka, bere dohainak, bere joerak. Hori kontutan izanik, dauzkagun pentsamenduez ohartzea da ariketa zuzenena. Horretarako, arnasara erne egoten saiatu. Aukeratu beharra daukazu: arnasa edo pentsamenduak. Pentsamenduez ohartzerakoan, idatzi. Idazten badituzu, baduzu langaia. Ez badituzu idazten, konturatu gabe pentsamendua zu zarela sinistuko duzu eta hala biziko zara berriro. Pentsamendutan gaudela, ez gara gu, haiek agintzen dute, haiek bizi dira guregan. Pentsamenduek agintzen dutenean, babesteko, beldurra sortzen dute; eta beldurtzen garenean estresa datorkigu.

Agian hasieran errazagoa gerta dakiguke gorputzean sentitzen dugunaz ohartzea, daukagun somatizazioaz; edo beste bati gaueko ametsetatik informazioa biltzea gertatuko zaio errazagoa. Ingurura begiratzen badugu etengabe gure barruaren isla ikusten dugula jakinda guri buruzko informazio asko eskura genezake bat-batean. Eta ingurura begiratuta, badago zer landu!

Lanketa lasaia bultzatzen da: onarpena, barkamena, bakoitzak ahal duena egiten duela aukeratzat ikustea, eta abar.

Gakoa gure barruan daukagu, kanpoko bizipen hori nola daramagun, nola eragiten digun. Hor dago gure aukera, gure ahalmena, gurekiko daukagun ardura.

Nori zuzentzen zaio ikastaroa?
Estresa barru bakea bihurtuaz zoriontsuak gara. Lasai bizi gara. Gure burua gehiago ezagutu eta onartzen dugu. Bizitza opari zoragarri bat dela bizi dugu. Bizipen hauek nahi dituen orori zuzendua dago ikastaroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude