51. Udako Ikastaroetarako PROPOSAMENAK bidaltzeko deialdia.

Iaz Udako Ikastaroen 50. ikastaldia izan genuen eta efemeride borobila zenez #ElkarEkin antolatutako jardunaldiekin osatu genuen egitaraua.

2023an ohiko formatuetara itzuliko gara eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dugu.

UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Ikastaro edo Jardunaldia proposatu nahi duzula?  Hona argibideak.

>> Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2023ko ekainaren 26tik uztailaren 14ra (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatuak: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: ikastaro laburrak, 10/15 ordukoak, 1/2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Antolaketa: uztailera bidean eman beharreko antolaketako urratsak gidatuak dira eta ikastaro antolatzailearekin adosten dira.

 

>> Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra (biak barne) arte.
  • Proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: #UI51 proposamenak
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo da.
  • Lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek.

 

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

 

Kontaktua:

Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)

+34 943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus

Iruzkinak (1)

  • Idei moduan, udako egunen batean zuhaitzen landaketa jardunaldi bat proposatuko nuke, zuhaitzen ezinbesteko funtzio ekologikoa azalduz eta hauek pairatzen ari dituzten mehatxuak helaraziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude