AKADEMIATIK TARTARIKA hitzaldi zikloa Ipar Euskal Herrian

UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatu dugu TARTARIKA hitzaldi-zikloa. Bi erakundeok pasa den urtean sinatu genuen hitzarmena unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari euskaraz hurbildu eta eztabaida sustatzeko helburuarekin. Hilean behin hitzaldi bat eskainiko dugu Ipar Euskal Herriko hainbat herritan.

–>Bertan izena eman nahi baldin baduzu, bidali iezaiguzu mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.

 

URTARRILAK 20, osteguna
“Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari”
Hizlariak: Pako Sudupe (liburuaren egilea) eta Emilio Lopez Adan.
Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
Ordua: 18:00
Tokia: BAIONAko Eusko Ikaskuntzaren aretoan

 

Hauek izan dira abendura bitarte emandakoko hitzaldiak.

IRAILAK 23, osteguna
“30 urte mihingintzan”
Hizlaria: Txerra Rodriguez
Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
Ordua: 18:00
Tokia: BAIONAko Euskal Museoan

.

URRIAk 28, osteguna
“Erleetaz solasean”
Hizlariak:

  • Martxel Aizpurua (Erleekin solasean liburuaren egilea)
  • Mizel Setoain (Erle beltza elkartea)

Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
Ordua: 18:30
Tokia: ITSASUko Sanoki gelan

.

AZAROAK 5, ostirala
“Bertsolaritza, feminismoa, eta ahalduntze kolektiboa. Ibilbide baten kontaketa posible bat”
Hizlaria: Miren Artetxe
Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
Ordua: 18:30
Tokia: SENPEREko Larraldea gelan

.

ABENDUAK14, asteartea
“Espetxe barneko zuzenbidea: azterketa konparatu bat”
Hizlaria: Joana Falxa
Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
Ordua18:00
Tokia: BAIONAko Eusko Ikaskuntzako aretoan

 

 

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude