Juan Cruz ‘Soccoo’ hil zaigu, Peruko lankide kitxua

Cuscoko UNSAAC unibertsitateko lankidetzan aritu ginen 2011tik 2014ra bitarte. Lankidetza haren liderra izan zen Juan Cruz irakaslea apirilean hil zaigu. Zuri esker, Juan, elkarrekin urrats batzuk egin genituen, kitxuaren prozesamendu automatikorako adituak prestatu genituen Hinantin ikerketa-taldearen hazia izan zirenak: Hugo Quispe: kitxuaren datu-base lexikalaren lehen bertsioa eta corpusa kontsultatzeko  web-aplikazio bat sortu zuen. Richard Castro Mamani: […]

Richard Castro kitxua-ingeniariaren bisita

Richard Castro Mamani ikertzaile Cuscoarra, Zuricheko Unibertsitatean hilebeteko egonaldia bukatu eta gero, gure fakultatetik pasa da egin dituzten azken urratsen berri emateko: 1)zuzentzaile ortografikoak  definitu dituzte Cuzcoko eta hegoaldeko kitxuarako, 2) normalizatzaile bat aldaera  horietatik “bitxua batu”ra pasatzeko, eta 3) espainieratik kitxuarako itzultzaile automatikoa. Normalizatzailea funtsezko tresna izango da bildu dituzten corpusak modu bateratuan tratatu […]

Kitxua lantzeko, Cusco-ko bisitariak berriro gurean

Peruko UNSAAC unibertsitateko lankidetzan ari gara orain dela bi urtetik hona. Euskara automatikoki tratatzeko erabili dugun teknologia eta estrategia kitxua hizkuntzari ere aplikatzea da gure helburua. Zuzentzaile ortografiko bat martxan dago. Analizatzaile morfologikoa eta sintaktiko xume bat ere bai. Hilabete gutxiren barruan kitxuaren datu-base lexikalaren lehen bertsioa eta corpusa kontsultatzeko lehenengo web-aplikazio bat plazaratu nahi […]

Mintegia: Kitxuaren prozesamendurako lehen hurbilketa (2012/11/15)

Bada ia urtebete Ixa Taldea ea Cuscoko UNSAAC unibertsitateko Juan Cruz ikertzailearen artean kitxuaren prozesamenduari ekiteko lanean hasi ginela.  Euskara eta kitxua  biak baliabide gutxiko hizkuntzak direnez eta morfologia antzekoa dutenez, euskara normalizatzeko eta bere erabilera errazteko azken 20 urtetan hemen egin ditugun tresnak eta aplikazioak baliagarri izan daitezke kitxuaren kasuan ere. Madrileko “Ministerio de […]

Elhuyar aldizkariko elkarrizketa bat Iñaki Alegria Ixakidearekin

Ana Galarraga-k egindako elkarrizketa zabal eta dentso bat argitaratu du  Elhuyar aldizkariak Iñaki Alegria gure IXAkidearekin. Hainbat gai jorratu dituzte, hasierakoetan Ixa taldearen jardunaz aritu dira, eta gero Udako Euskal Unibertsitateaz: Xuxen zuzentzaile ortografikoa Matxin itzultzaile automatikoa QTLeap ikerketa-proiektu europar berria Bertsolaritza eta hizkuntza teknologia SALTMIL erakundea, teknologia hau baliabide urriko hizkuntzetan aplikatu nahi duena. […]

Blog honen aurkibide osoa (2006-2020)

2020 IXAmBERT: Berri onak baliabide gutxiko hizkuntzentzat! HAP/LAP masterreko tesiak (2020-09-21 eta 22an) ‘AI Basque’ sortu dugu GAIA klusterrarekin adimen artifizialaz Izen+aditz konbinazioen erauzketaz PLOS ONE aldizkarian Tesia: Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea (Mikel Artetxe, 2020-07-29) Rodrigo Agerrik irabazi du CAPITEL@IberLEF2020 txapelketako NERC atalean Masterreko ikasleak irabazle EHealth-KD txapelketako erlazio-erauzketan Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako […]