Juan Cruz ‘Soccoo’ hil zaigu, Peruko lankide kitxua

Juan Cruz Soccoo (CC-BY-SA)

Cuscoko UNSAAC unibertsitateko lankidetzan aritu ginen 2011tik 2014ra bitarte. Lankidetza haren liderra izan zen Juan Cruz irakaslea apirilean hil zaigu.

Zuri esker, Juan, elkarrekin urrats batzuk egin genituen, kitxuaren prozesamendu automatikorako adituak prestatu genituen Hinantin ikerketa-taldearen hazia izan zirenak:

2012an Madrileko Kooperaziorako Ministerioko proiektu bat izan genuen, 2013an EHUrekin RUNASIMI proiektua.

Agur Juan, jarraituko dugu lanean.

Cuscoko taldea 2012ko urtarrilean (CC-BY-SA)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude