Hizpide darabilzkigun ondare-ibilbide hauetan barrena, gehienbat Bilboko ibaiaren bi ertzetatik doazenak kontutan izanda, gure arbaso urrun nahiz hurbilagoan testigantza material bezain materiagabeak oroimenean ez eze, (...)
Arestian genionari oratuz eta berorri jarraiki, itsasadarraren bi alderdietan behera aurkitu ditzakegun portu-argiztapenaren poste-zutabe errepikakorrek ezaugarri eta egikera berbera badituzte ere, koloreetan desberdintzen dira. Honen (...)
Arestian aipatu legez, “LISBOA ETA BILBAO: UR-ERTZEN FUNTZIO SOZIALA ETA INGURUGIROARENA, BERRIKUNTZAK ARTEAREN ETA ESKULTURA PUBLIKOAREN IKUSPEGITIK” ikerketa proiektuaren babesean, Lisboako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak (...)
Halako galderaren planteamenduak berak, badakigu hasiera-hasieratik ezezko erantzuna bere baitan dakarrela. Izan ere, bai alderdi historikotik, bai kokapen geografikoaren lurraldetasunetik, bai garapenagatik eta baita nolabaiteko (...)
Portu-nortasuna euren izaeran sustraiturik duten hiri-espazioetako agerkari umil gisara atzeman ahal ditugun argiztapeneko dorre hauek, lehendik jada izan ditugu aipatuak, modu zeiharrean bada ere. Portuetako (...)
Bloglari-espazio honetako idazmen ariketetan jardun dugun azken saioetan, Bilbon ondare-balioak erakusten dituzten zenbait zubi ekarri ditugu honako lerrootara; oraingoan aldiz, arestian aipaturiko horietako bat berpiztuko (...)
Bilboko itsasadarraren aldamenetik irudikatzen ari garen ibilbideetan zubiena izan daiteke, alegia, ibaiarekin modu intrintsekoan harreman estuena duena; ezen, ur-korrontearen perpendikularrean eta berau gainetik iragan ahal (...)
Oraintsu XXI. mendearen lehendabiziko laurdenari oratzen ari gatzaizkiola, gutxi gora behera 1970eko hamarkadatik hona zubi berri-sorta altxatu izan da Bilboko Udalerrian edota haren inguru hurbilean. (...)
Aurreko idatz ariketan genionez, Bilboko hiribildua sortu aitzin lehendabiziko barruti eraikiak, ustez behintzat itsasadar gordinaren alderdi bietan garatuz zihoazenak, bata bestearekin harremanean jartzeko lotura zain (...)
Bilbon legez, itsasadar gorabeheratsu baten ibaiertzetan antzinatik antolatuak eta egokituak iraun zuten hiri eta, oro har, espazio urbanoetan, betidanik izan dira erabat garrantzitsuak bezain ikuskor (...)