Argi-izpi bat iluntasunean, orain arte omen.
Baina Granada honetan, sorry Euskal Herrian, dena da posible…
(Gorriz dagoena nirea da edo /eta nik azpimarratua)
Albistea: Busturialdeko Gure Esku Dagok jendetza batu du gaur Gernika-Lumon1
“Laura Mintegik Busturialdean egingo den galdeketa “oso sinbolikoa” dela esanez hasi du bere tartea, eta aurten 111 herri daudela galdeketa egitera deituak gogora ekarri du; alegia, milioi erdi pertsona. Orain arte erabaki dutenak kontuan hartuta, beraz, guztira, 650.000 lagunek izango dute planteatutako galderei buruz daukaten iritzia emateko aukera, eta datu horiek “oso positiboak” direla nabarmendu du. Galdeketan parte hartzen duten %95ak, gainera, galderari baietz erantzuten diola jakinarazi du. “Ikaragarriak” dira datuak EH Bildukoaren ustez (sic), “batez ere, kontuan hartuta zein baldintzetan egiten den galdeketa; baliabide gabe, dirurik gabe”. Herri bakoitzak, gainera, bere galdera adostea “oso interesgarria” dela deritzo koalizio abertzaleko kideak.
Datuak eman ostean, autodeterminazio eta erabakitzeko eskubideei buruz jardun du Mintegik; izan ere, bere ustetan, jendeak elkar nahasten ditu biak, eta alde handia dago batetik bestera. Azaldu duenez, berme juridiko bat dauka autodeterminazio eskubideak, eta horri esker, gutxienez, 24 estatu berri sortu dira.
Gaur egun, autodeterminazio eskubideaz baino, erabakitzeko eskubideaz hitz egiten dela dio. “Ikuspuntu juridiko batetik atzerapauso bat eman dela dirudi (sic); hau da, autodeterminazio eskubidea onartuta badago nazioartean, zergatik uko egin eskubide hori, eta planteatu orain, ustez, eskubide apalago bat dena?”, galdetu du. “Autodeterminazio eskubideak subjektu zein objektu politikoak definituta ditu, eta guk jakin beharko genuke zein izango litzatekeen subjektu politikoa, alegia, zein den autoderminatzen dena. Eta gure kasuan arazoa edukiko genuke; jakingo genuke eztabaidarik gabe zehazten zein den subjektu politikoa? Hiru, Lau, zazpi? Nekez helduko ginateke adostasun batera epe laburrean”. (Aspaldiko Euskadiko Ezkerraren eta gaurko PSOE-ren planteamendu bera!!!!)
Halaber, objektu politikoa zehaztea ere arazo litzatekeela uste du: “Zein litzateke helburua?”. Alderdien arteko adostasun eremua finkatu gabe dagoen horretan, subjektua eta objektua argi eduki gabe, zaila litzateke Mintegiren ustez, adostasunera ailegatzea. (Échale sekulebedarra!2)
Erabakitzeko eskubideari dagokionez, berriz, subjektu politikoa ez dela kolektiboa aipatu du, “gizabanakoa baizik”. Eta gainera, ez dagoela ezer aurretiz erabakita, aurretiz definituta, nabarmendu du. Beraz (sic), hori dela erabakitzeko eskubidearen abantaila ikaragarria aipatu du.” (Arren, bota ezazue sekulabelar gehiago!)
Galdeketari, bestalde, emaitzak ematen diola legitimitea uste du EH Bildukoak, “ez eta antolatzen duenak”. Halaber, soberania herrian dagoela deritzo, “ez erakundeetan”. “Egia da gero alderdiak beharrezkoak izango direla, baina herriak esango du nondik jo nahi duen; alegia, alderdiak herritarren ordezkari izan behar dira, ez ordezko“, azaldu du.”
Ondorioak:
(i) Beste bat erabat galduta dagoena! Orain EH Bilduren izenean omen!!!!!!
(ii) Hasieran bazirudien bide onean zebilela, baina, oh baina madarikatua!, azkenean madanga3 berbera!
(iii) Ene ustez, mandangazale guztien aurka autodeterminazioa eskubidea4 aldarrikatu eta bultzatu behar da.
(iv) Gogoratu ondoko hauek: 2006ko Txillardegi eta Joseluis Txillardegi (segida)
1 Ikus http://busturialdea.hitza.eus/2017/03/11/busturialdeko-gure-esku-dagok-jendetza-batu-du-gaur-gernika-lumon/.
2 Échale sekulebedarra!: ikus Mandanga zaborraren artean murgiltzen denean.
3 Ez adituentzat, mandanga dela eta. Ikus Derecho a decidir… mandangas!; Euskara bantuzko hiztegi berria; Mandangas (2); Mandangaz eta abarrez; Mandangaz haratago; Mandangaz arituz; Mandangaz eztabaidatuz; Urkullu jauna eta Mandangaren funtsa; Mandanga zaborraren artean murgiltzen denean; Autodeterminazio eskubidea: egon badago, nonahi; Zaharrak berri, berriz; …
4 Autodeterminazioaz ikus, besteak beste, ondokoak: 20 independentzia referendum azken 43 urteetan; Autodeterminazio eskubidea: zertan datzan; Autodeterminazio eskubideaz lau hitz; Brexit eta autodeterminazioa; AEBn batzuek badakite autodeterminazioa (self-determination) zer den; Erdia gehi bat; Autodeterminazioa = Demokrazia; RUI: zipriztinak; Euskal Herria: 25 urte galduta; Ideia argiak eta kontzeptu kaxkarrak; RUI (ideia argiak) (11); Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa; Autodeterminazioa ala ‘alter-determinazioa’?; Autodeterminazio eskubideaz Europan; Irudiak (Mandangaz eta Adz); Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan; Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan (gehigarri berezia); ICEC-ren albisteak: Venice adierazpena; Autodeterminazio referendum bat beti da legala; Eskizofrenia politikoa mandanga dela eta; Autodeterminazio referendumaz; Autodeterminazio eskubidea Kataluniarentzat; Katalunia: referendumaren paktua, zer den eta zer ez den; Despiste totala; Autodeterminazioa behin eta berriz, Katalunian; ‘BOE’ espainiarra 1990ean; Autodeterminazio eskubidea Espainian eta Euskal Herrian; Britainia Handian Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen alde; Autodeterminazioa modan dago Munduan; …
joseba says:
Ikus ondokoa:
Euskal parafasia politikoa (Parafasia política vasca)