Mandanga zaborraren artean murgiltzen denean

Aipu ederrak, biribilak eta erabatekoak…

Berriemailearen hitzetan (in Prozesua: subiranistaz gain, progresista1)

«Erabakia hartu arte, ez da eskubiderik sortuko» (sic)

«[Slavoj] Zikek-ek dio borrokarik txikienean jokatzen dela unibertsoaren etorkizuna» (sic!!!)

Iragarri du Katalunian, alde bakarreko erabakiaren bitartez «haustura ilegal bat» gauzatuta, «desobedientzia instituzional subiranista» gertatuko dela. «Hori gabe ez da sortuko eskubidea, aurretik mila adierazpen egon arren» (re-sic)

Euskal Herrira ekarri du gaia…: «Guk ez dugu erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi. Erabakitzea nahi dugu guk, eta, ondorioz, sortzea». (re-re-sic)

Erabakitzeko eskubidea «sortzen ari den kontzeptu bat» dela azaldu du, eta gustura agertu da prozesu horrekin, «denen artean ari delako sortzen. Ez da adituen artean geratzen den kontzeptu bat. Herritarren ekimen praktikoetatik abiatzen da». (re-re-re-sic)

Progreak nagusi:

… beste erantzun bat litzateke prozesu subiranistan Euskal Herrian «aspalditik datorren balio sistema txertatzea»: berdintasuna, elkartasuna, progresismoa… «Oso gure ditugun balioak dira». «Gehiago edo gutxiago», balio horiek ikusten ditu Eskoziako, Kataluniako eta Euskal Herriko burujabetza prozesuetan.

Eta etika (sic)

«Beraz, eredu talka hori dago munduan, eta guk ekarpen txiki bat egitea da kontua. Horrek beste indar bat ematen dio Gure Esku Dago-ri. Ez da gure arazoa bakarrik. Horregatik, garrantzi berezia ematen diogu Kataluniarekin eta Eskoziarekin bat egiteari; ez bakarrik ikuspegi taktiko edo estrategiko bategatik, baizik eta ikuspegi etiko bategatik, ikusten dugulako badugula oraingo egoerarako irtenbide etiko bat».

Non daude politika eta ekonomia?

Eskozian eta Katalunian behin eta berriz AD aldarrikatzen eta errebindikatzen dute, guztiek, baita bera praktikan jartzeko, ez inongo mandangarik.

Prozesu txiki horrek PNV-ren esku eramango du GED delakoa, berandu baina lehen, jadanik ez badago haren menpe…

Nahasketa, korapiloa eta nahaste-borrastea hemen:

…esan du aldebikotasuna dela Hego Euskal Herrian ere prozesu subiranista jorratzeko aukera bat, baina hori ezinezkoa dela Espainiako Estatuaren jarrerarekin. Horrek, ordea, «ez du bidea mozten» erabakitzeko eskubidea aurrera eramateko. Teorizatzen hasita, «nahikoa egoera normalizatuetan eta herri erakundetuetan plantea daitekeen autodeterminazioa da erabakitzeko eskubidea». Esate baterako, Euskal Herrian.

???????!!!!! Bota sekulabelarra astotxoari!

Antolin Eguzkitza Muxika (‘Tolin’) zenak zioenez, erdaraz, “échale sekulebedarra”, hots, “bota ezan/k sekulabelarra.”

Hau dun/k hau!

Berriemailearen hitzez:

“Nikolasek, erabakiari ez ezik, bideari eman dio garrantzia. «Bideak ere ematen digu zilegitasuna». Borondaterik bada, esan du lege arazoak gainditu daitezkeela. Eredua: Kanada, Quebeceko auzian. «Doktrina hori oso garrantzitsua izan da mundu osorako».”

Hona hemen zer dioten ‘mundu osoan’: Brexit eta autodeterminazioa

Bai, dena da posible Granada honetan…

Separatista eta independentista honek, argi dauka: autodeterminazio eskubidea (AD) egon badagoela, nazio guztiei dagokiela, eta soilik AD horren bidez, prozesu demokratiko batez independentzia lor daitekeela…

Teoria, praktika, ereduak eta abar:

20 independentzia referendum azken 43 urteetan; Autodeterminazio eskubidea: zertan datzan; Autodeterminazio eskubideaz lau hitz; Brexit eta autodeterminazioa; AEBn batzuek badakite autodeterminazioa (self-determination) zer den; Erdia gehi bat; Autodeterminazioa = Demokrazia; RUI: zipriztinak; Euskal Herria: 25 urte galduta; Ideia argiak eta kontzeptu kaxkarrak; RUI (ideia argiak) (11); Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa; Autodeterminazioa ala ‘alter-determinazioa’?; Autodeterminazio eskubideaz Europan; Irudiak (Mandangaz eta Adz); Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan; Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan (gehigarri berezia); ICEC-ren albisteak: Venice adierazpena; eta Autodeterminazio referendum bat beti da legala

Parekatu progreen goiko bitxikeriak ondoko baieztapenekin

(a) [p llonch méndez]@paullonch2

El @joanmena exigint autodeterminació (no dreta-decidir-mandangues3) ara mateix a @maticatradio. Hiperventilats q el linxeu, atxantant.

2016 urr. 31

(b) Toni Fitó@ToniFito4

@anna_arqueUn referèndum d’autodeterminació sempre és legal#CatRef2017

(c) Anna Arqué Solsona@anna_arque5

Evidencia doble relat.. pq un referèndum AUTOdeterminació no té per objectiu posar unes urnes sinó vincular el resultat dipositat @paullonch

(d) Anna Arqué Solsona@anna_arque 6

A la Televisió Turca “els demòcrates del món estaran al costat dels Catalans, la democràcia i l’exercici dels DDHH

(e) Elkarrizketa Kataluniako independentziaz

Interview with Anna Arqué on Catalan Independence

(https://www.youtube.com/watch?v=HbhSyLxayws)

(f) victòria peris ||*||@mvperis757

@illaderobinson @anna_arque @xavierginesta @FerranEspada # Molt d’acord Anna: l’independentisme no s’acabarà fins q siguem independents

Berdin, berdin, ezta?


3 En cañí: tonterías, cuentos.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude