Guztiok dakigu autodeterminazio eskubidea zer den, (guztiok?)
EHko progre guztiak aharrantzaka ari dira mandanga1 dela eta… (guztiak?)
Baten batek ez bide du ulertzen ‘mandanga‘ zer den.
Nik neuk ere ez. Aldiz, autodeterminazio eskubidea zertan datzan badakit, argi eta garbi gainera.
Albistea: Festa ala demokrazia
Lekua: Tolosa.
Hizlariak: Bernardo Atxaga gehi Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua, Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko epailea eta Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkidea.
Gaia: mandandaz eztabaidatzea
Albiste emaileak dioenez, honelakoak bota zituen Atxagak:
“Zein da gu?”
”Hori da zaila erabakitzen politikaz ari garenean.”
Gehi:
… ez duela «onartzen» Herria terminoa. “Gizarteaz ari naiz ni.”
“Kataluniakoa ez da eredugarria, buruko mina ematen dit. Disparate bat da.”
Argiago eta garbiago, ezin.
Ondorioa: mandangarekin ez goaz inora.
Nahasketa gero eta handiagoa da.
Izan ere, albiste emaileak dioenez, honelakoak bota ziren Tolosan:
“Pertsonak askatasuna izan behar du berari dagokion guztia erabaki ahal izateko.”
“Espainiarekin izan nahi dugun harremanak gure esku egon behar du, Espainian egon nahi dugun edo ez esateko aukera izan behar dugu.”
“Baina debekatzen digutena erabaki eskubidea da.”
“Zuzenbideak ez du oztopo izan behar, lagungarri baizik.”
“Hemen gauden guztiak gara gu, eta, adibidez, gu hori ez zen zalantzan jarri [EAEko] Estatutua onartu zenean.”
Eskubide indibidualak ala nazionalak? Estatutua? Independentzia? Mandanga? Autodeterminazioa? Zertan ari dira?
Autodeterminazio eskubideaz, gogoratu, besteak beste, ondokoak:
Autodeterminazio eskubidea: zertan datzan
Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa
AEBn batzuek badakite autodeterminazioa (self-determination) zer den
Autodeterminazio eskubideaz lau hitz
Autodeterminazioa = Demokrazia
20 independentzia referendum azken 43 urteetan
Autodeterminazio eskubideaz Europan
Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan
Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan (gehigarri berezia)
ICEC-ren albisteak: Venice adierazpena
1 Mandangaz ikus ondokoak: Euskara bantuzko hiztegi berria; Derecho a decidir… mandangas!; Mandangas (2); Mandangaz eta abarrez; Mandangaz haratago; Mandangaz arituz.