Eskizofrenia politikoa mandanga dela eta

Badirudi eskizofrenia politikoan bizi dela gure Euskal Herrian, batez ere Baskongadetan.

Derecho a decidir, aka mandanga, eta autodeterminazio eskubidea (AD), gauza bertsuak al dira?

Baiezkoan, zergatik ez da aipatzen AD?

Ezezkoan, zergatik ez da aipatzen AD? Nork lurperatu nahi du AD azken bolada honetan? Zergatik?

Badakigu aspaldian AD-ren alde lan egiten zuten Herrien Liga eta Bai Independentziari! izeneko erakundeak lurperatu zituztela, badakigu nortzuk izan ziren lurperatzaileak, ez dakigu zergatik: Gure Esku Dago: zer?

…erabakitzeko eskubideaz, zer esan? Soilik bost hitz: herri guztiek daukate auto-determinatzeko eskubidea.

Nahiko eta sobera, zeren horretaz dena, edo ia dena esanda baitzegoen 1980ko hamarkadan: artikuluak, liburuak, hitzaldiak, konferentziak, saiakerak, mahai inguruak, elkarrizketak, …, den dena.

(…)

Egia da. Dena dago gure esku. Baina ‘dena’ delako horretaz ere, halabeharrez, nahita zein ez, borondatez ala ez, eztabaidatu beharra daukagu, inongo mugarik eta, batez ere, inolako kontrolik eta kontrolatzailerik gabe.”

Lurperatze haren ondorioz, 25 urte galdu ziren: Euskal Herria: 25 urte galduta

Baina, orain zer dela eta ez aipatu AD, gutxienez aipatu?

Omertà berri baten aurrean al gaude?

Baiezkoan, zergatik?

Ezezkoan…, zer dela eta ez aipatu AD, eta, batez ere, zergatik ez eztabaidatu ADz?

Orain dela ez asko, aipatua zen: in Zer dago gure esku?,

Lo que genera frustración en la sociedad vasca es la falta de liderazgo y la incapacidad para articular políticamente una mayoría social y electoral clara que tiene dos prioridades políticas: paz y autodeterminación.

Azken performance (aka, antzezpen) politikoa dela eta, GARA-k dioenez, Ibarretxe y Mas coinciden en reclamar el derecho a decidir como victoria por encima del resultado.

Ez ahaztu, aldiz, in J. J. Ibarretxe eta A. Mas jaunak, katalan batek dioena:

… el PNB va fer una passa enrere i va tornar a les posicions més conservadores i autonomistes, a Catalunya el PDECat i ERC –al govern– amb la CUP –al parlament– s’han compromès a fer un referèndum d’independència digui què digui l’estat espanyol.”

Edo/eta, in Joxe Elorrieta-k subiranotasunaz, sindikalista ohiak dioena:

… el PNV –y hay que agradecerle su sinceridad– entierra Lizarra-Garazi. Lo descataloga expresamente por frentista. Abraza una lógica neoestatutista, quiere vertebrar y estabilizar el Estado, sus aliados son el PP y el PSOE. Y luego está su deslizamiento neoliberal, teorizado hacia una posición proempresarial extrema…”

Hortaz, zertan ari gara, zer nolako eskizofrenia motan bizi gara?

Agian Kataluniatik etor daiteke erantzun zuzena: in Katalunia: referendumaren paktua, zer den eta zer ez den, mandanga delakoak helburu zehatza dauka,

Serveix per marejar la perdiu i fer creure la gent que es treballa per una cosa quan s’obre el camp per una altra.””

Beraz, galdera zuzena, zer daukate komunean PNV-k eta EHBildu-k?

EHBilduk, Trump-en hautaketaz egin zuen zoriontze lotsagarritik at (Iparra erabat galduta), ba ote dauka proposamen zehatzik AD-ren inguruan, ala AD-ri buruzko oraingo ‘ometà’ berriaren bultzatzaileen artean (euskal progreak guztiak, politikari gehienak, ‘Gure Esku Dago’ delakoko zuzendaritza eta kide asko (ez denak!), kazetari gehienak (denak?) murgiltzen da?

Interesgarria litzateke jakitea zer nolako postura ofizialak daukan EHBildu-k AD-ren inguruan! Ala ez dauka?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude