Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan

Iñigo Jaca Arrizabalaga, Josu Albero Rodriguez – Gure Esku Dago (Hendaia), Gure Esku Dago (Azpeitia)1

Laburpena:

ICEC (International Comission of European Citizens) erakundeak antolatuta, aurreko urtarrilaren 11n Bruselako Europako Parlamentuan autodeterminazio eskubideari buruzko jardunaldia burutu zen. ICECek eskubide horren alde jarduten duten Europako estaturik gabeko Herri ezberdinetako erakundeak biltzen ditu (besteak beste, Kataluniako ANC edo Flandriako VLAAMSE VOLKSBEWEGING). Eurodiputatu abertzale batzuen lanak (Josu Juaristi eta Izaskun Bilbao euskaldunenak, Mark Demesmaeker flandriarrarenak, Josep Maria Terricabras katalanarenak, Martina Anderson ipar irlandarrarenak…) ahalbidetu zuen topaketa Europako Parlamentuan egin ahal izatea; Flandriako ICEC eta VLAAMSE VOLKSBEWEGING erakundearen ahaleginak, halaber, azpimarratzeko modukoak dira, haiek gabe nekez antolatu baitzitekeen jardunaldi mamitsu hori.

Euskal Herrian oso ezaguna ez izan arren, ICEC erakundeak lau urteko ibilbide oparoa du. Hainbat topaketa eta ekitaldi esanguratsuak egin ditu, batez ere Flandrian eta Katalunian. Ez da autodeterminazio eskubidea Europako Parlamentura eramaten duen lehenengo aldia, baina bai orain arteko arrakastatsuena (inoiz baino eurodiputatu gehiagoren atxikimendua lortu duelako). Euskal Herriak ere ordezkapena du ICECen, eta une honetan zabaltze prozesuan dago gurean.

(…) Zer esanik ez dago, baina, katalanek eta beren autodeterminazio prozesuak protagonismo berezia hartu zutela jardunaldian. Anna Arquék, ICEC-Kataluniako ordezkariak, Parlamentuan bildutakoen arreta osoa bereganatu zuen prozesuaren berri eman zuenean. Jordi Domingok eta Montse Dubanek aurrekoaren azalpenak osatu zituzten.

Europako Parlamentuan gure ikurrina ikusteak, eta gure hizkuntza entzun ahal izateak (antolatzaileek euskal itzultzaileak prestatu baitzituzten) bereziki poztu gintuen, eta agerian utzi zuen urtarrilaren 11n Europako estaturik gabeko Nazioak (Euskal Herria, Katalunia, Flandria, Eskozia, Gales, Hego-Tirol…) protagonistak bihurtu zirela Legebiltzar horretan. Beste Europa batek, Herrien Europak, entzuna izateko eskubidea ere badauka.

Jardunaldia amaitzerakoan, Luca Polo venetoarrak Venetoko Parlamentuak onartutako ebazpenak, gaurkotasun handikoa, aurkeztu zuen; Katalunia eta antzeko egoeran dauden nazioentzat oso egokia dena, hots: estatu batek bere menpeko nazio bati autodeterminazio eskubidea ukatzen dionean, nazio horrek —bere erakunde edo Parlamentu demokratikoaren bidez— irteera bakarra du: autodeterminazio eskubidea praktikara eramatea aldebakarrez. Ezin argiago esan.

(…)

Baina Parlamentuaren jardunalditik haratago, Bruselako bidaiak aukera eman digu harremanak sendotzeko beste nazioen ordezkariekin, eta ICECeko jarduerari buruzko planifikazioa egiteko. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu. Garrantzitsuena, epe laburrean Europako mapan aldaketa esanguratsuak ikusiko ditugulako uste osoa. Kataluniakoa eta Eskoziakoa, laster. Flandriakoa, uste baino lehenago. Eta Euskal Herriak erne eta prest, etxeko lanak eginda, egon beharko du olatua harrapatzeko. Ezin gara despistatu, gure etorkizuna jokoan dago.”

Honaino artikulua.

Zorionez, ‘gauzak’ argituz doaz…

Izan ere hona hemen, artikulua dela kausa, bi iruzkin adierazgarri:

(i) San Antolin 1

Ez nau batere harritu Deia bezalako medio batek gai hau ez jorratu izanak. Benetan harritu nautenak Berria eta Naiz izan dira, Angel Oiarbideren agerraldia baino ez dietelako azaldu euskal irakurleei. Akaso euskal hautesle eta irakurleek ez dute eskubiderik europar parlamentuan autodeterminazioaz hitz egin denari buruz ezer jakiteko?

(ii) San Antolin 1

Tamalgarria da Gure Esku Dagoren atal internazionalak ez parte hartzea ICECen bileretean eta zereginetan. Badakigu 2015ko ekainean ICEC-en gonbidapena, Bernard Daelemnas flandiarrak egindakoa, atzera bota zuela GEDren atal internazionalak EITBren Bilboko egoitzan, eta Nazioen Mundua delako mugimenduak ere albo batera utzi zuela autodeterminazio eskubidearen aldeko europar nazioen mugimenduan parte hartzeko aukera.
Beharbada eskoziarren, ipar irlandarren, flandiarren edo katalanen ereduak eta bideak palestinarren, kurduen eta kubatarren ereduak baino etekin gehiago eman gaitzakete autodeterminazioaren eta independentziaren bidean.

Formari dagokionez, nik ez dut inoiz onartu ez onartuko ez-izenez sinatzea. ‘Gauzak’ argi et garbi esan behar dira, izen eta guzti.

Funtsean esaten denarekin, erabat ados.

Dena den, orain hobeto ulertzen dut, era bakarrean, autodeterminazioaren aldeko nire gurutzadaren oihartzun eza, ez Berrian ez Garan.

Bai, euskal progreen esku gaude!

Mandanga2 da progre guztien  kontzeptu (???!!!) berria. Leku guztietan erabili behar dena!

Baina, progre guzti horiez gain, prest ote gaude beste 25 urte galtzeko?:

Euskal Herria: 25 urte galduta

eta

HERRIEN ESKUBIDE ETA ASKAPENERAKO EUSKAL HERRIKO LIGA (EHLI)

(Mila esker Iñigo eta Josu!)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude