Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan (gehigarri berezia)

Hasierarako, ikus Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan

(segida)

Iruzkinak:

San Antolin 11

(a) “Ez nau batere harritu Deia bezalako medio batek gai hau ez jorratu izanak. Benetan harritu nautenak Berria eta Naiz izan dira, Angel Oiarbideren agerraldia baino ez dietelako azaldu euskal irakurleei. Akaso euskal hautesle eta irakurleek ez dute eskubiderik europar parlamentuan autodeterminazioaz hitz egin denari buruz ezer jakiteko?”

(b) “Tamalgarria da Gure Esku Dagoren atal internazionalak ez parte hartzea ICECen bileretean eta zereginetan. Badakigu 2015eko ekainean ICEC-en gonbidapena, Bernard Daelemnas flandiarrak egindakoa, atzera bota zuela GEDren atal internazionalak EITBren Bilboko egoitzan, eta Nazioen Mundua delako mugimenduak ere albo batera utzi zuela autodeterminazio eskubidearen aldeko europar nazioen mugimenduan parte hartzeko aukera. Beharbada eskoziarren, ipar irlandarren, flandiarren edo katalanen ereduak eta bideak palestinarren, kurduen eta kubatarren ereduak baino etekin gehiago eman gaitzakete autodeterminazioaren eta independentziaren bidean.”

(c) “Nola azaltzen duzu 2015ko udan ICECen parte hartzeko gonbidapenari ezezko borobila ematea GEDk EITBko egoitzan eta era berean harreman estuak mantentzea? Beharbada ICECekin baino EH Bilduko europarlamentariarekin harreman hobeak izango ditu Bruselako parlamentura iristeko. Gainera Angel-en agerraldia azken orduko kontraprogramazioa izan zen, Bilduko gonbidatu bezala Mario Zubiaga agertzen zelako azken egunera arte. Beharbada Mariok ezbeharren bat izango zuen eta ordezkoen aulkitxotik Angel atera zuten, baina ez ICEC-ek gonbidatuta.”

‘Pastel’ osa pixkanaka azaltzen ari da: Herrien Liga eta Bai Independentziari mugimenduak lurperatu zituzten berberak ari dira orain, berriz ere, konplotak egiten. Izenak oso ezagunak dira. Ohiko kontrolatzaile stalinista ziren lehen eta beroriek dira orain. Noski, lana egiteko aurpegi berriak behar dituzte. Baina ‘atzean’ daudenak lehengoak berak dira. Iparra erabat galduta daukatenez, orain Ibarretxe-ren eta progreen mandangaz2 dihardute.

Gogoratu ondoko link hauek:

(i) Ezagutzen ditugu galdutako aukerak, ongi gainera:

Gure Esku Dago: zer?

eta

Huntaz, hortaz eta hartaz

(ii) Bai, 25 urte erabat galduta: Sinplekeriatan murgiltzen ari gara

Aurrera joango gara, progre zein stalinista mota guztien gainetik…

Hurrengoan Busturian egongo gara, udaberri honetan: Independentziarako bidean


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude