Mandangaz arituz

Sarrera gisa:

Ikus Mandangaz haratago eta Kontzeptu batzuk argituz

Segida:

Ortuzar dice que el nuevo autogobierno debe reconocer el derecho a decidir1

Zertarako?

Mandangaren bidez, hots, ‘derecho a decidir’ delakoaren bitartez, Euzkadiko biztanleriak, alegia, Baskongadetako jendeak, PNV-ren estatus politiko berria, esan nahi da, Baskongadetarako estatutu berria onar dezan.

Eta gero lasai…

Bukatu da fandangoa, biba Berango!2

Mandanga horretarako jarri zuten martxan Ibarretxe jaunak, PNVk eta EHko progre guztiek, barne, ‘ezker abertzale’ ofizialekoek…

Gero, gutxienez beste hamarkada bat lasai…, ez dago presarik…

Autodeterminazio eskubidea? Arren! Hori txorakeria da! Lekuz kanpo dago!

Independentzia? Mesedez! Hori lekuz eta denboraz kanpo dago.

Dudak? Faborez! Guk, benetako ezkertiarrok, geure eginkizuna bete dugu, Donald Trump-en garaipena zorionduz behar den lekuan eta moduan…

Eta horrela doa bizitza euskal paradisu berrian, eta dirudienez, denok pozik…


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude